
Bizkaiko zahar etxeetako langileek greban jarraitzen dute. Atzo Algortan egindako manifestazioari jarraipena emateko, larunbat honetan Bilbon egin dute protesta. 11.45ean abiatu da manifestazioa Zabalburutik eta Bilboko Udaletxean bukatu da. Sektore feminizatuetan gatazkak nola luzatzen diren salatu dute gaurkoan.
Erakundeen «hipokrisia» salatu dute langileek, kasu honetan Bizkaiko Foru Aldundiarena. «Ahoa betetzen zaie esanez emakumeek pairatzen duten soldata arrakalarekin amaitu behar dela. Baina gero, emakume horiek, egoitzetakoak bezala, soldata-arrakalarekin amaitzeko borrokatzen dutenean, izugarri luzatzen dira gatazkak, erakundearen beraren erantzukizun zuzenagatik», adierazi dute.
Bide horretan, egoitzetako langileek nabarmendu dute egoitzak pribatizatzeko erabakia «politikoa» dela, «ondorio larriak dituela langile eta erabiltzaileentzat, eta haien borrokaren azken helburua egoitzak publiko bihurtzea dela».
2020tik blokeatuta dagoen sektoreko hitzarmena berritzea eta Udal eta Foru egoitzetako langileen lan baldintzak parekatzea beharrezkoa dela azpimarratu dute.
Hori dela eta, egoitzetako langileek Bizkaiko Foru Aldundiari eskatu diote «propaganda gutxiago egiteko» eta «ekintza zehatzak» martxan jartzeko, hala nola hitzarmena berritzea, langile horiek jasaten duten soldata arrakalarekin amaitzeko.

Un documento destapa el intento de Escrivá para la mayor privatización de la Sanidad en décadas

El anuncio de cinco traslados sella el fin de la dispersión tras 34 años de sufrimiento

Muere un alumno en plena prueba de la selectividad francesa en un instituto de Lille

Espelette : le conseil municipal à nouveau perturbé

Acto institucional por los tres gallegos desaparecidos en 1973, un caso no negado por ETA

El anuncio de cinco traslados sella el fin de la dispersión tras 34 años de sufrimiento

Indar harremana da, ergela

De la grada al césped, las Mater Series de rugby reúnen en Bilbo a más de 300 mujeres
