
ELAk, Steilasek, CCOOk, LABek eta UGTk apirilaren 25eko grebarekin bat egitera deitu dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako gizarte ekimeneko ikastetxeetako langileak. Sindikatuen ehun ordezkari inguruk elkarretaratzea egin dute Bilboko Jesuiten ikastetxearen aurrean, «hitzarmen berrirako edukiak eskatzeko», mobilizazioen lehen egunean.
Bertan bildutakoek salatu dutenez, hitzarmen berrirako negoziazio mahaia «blokeatuta dago, patronalek, berriro ere erabaki dutelako mahai gainean ez jartzea edukirik daukan proposamenik» eta, «patronalen immobilismoaren aurrean», mobilizatzea erabaki dutelako.
Sindikatuek kritikatu dutenez, «hitzarmen berriaren negoziazio prozesuan 13 negoziazio mahai egin dira dagoeneko», eta elkarrizketak 2022ko maiatzean hasi ziren, «duela ia urtebete». «Hala ere, patronalek ez dute negoziatzeko inolako borondaterik agertu. Are gehiago, aurreko hitzarmenean lortutako eduki batzuekiko atzerapausoak ere planteatu dituzte», sindikatuek adierazi dutenez.
Azken negoziazio mahaia otsailaren 2an izan zela gogorarazi dute eta hurrengo bilerarako datarik ez dagoela adierazi dute, «Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalek oso argi utzi baitzuten ez zutela edukien inguruko proposamen seriorik egingo».
ELAk, Steilasek, CCOOk, LABek eta UGTk gogorarazi dute aldarrikapen nagusiak honakoak direla: «Lan kargak arintzeko neurriak, lan baldintzak hobetzea sektore feminizatuenetan eta prekarizatuenetan, soldata igoerak KPIren arabera, lanpostuak mantentzeko neurriak eta Lanbide Heziketarako hobekuntzak». Baina, beste eskaera batzuk ere badituzte, hala nola «euskara planak, berdintasun planak eta lan osasunari eta, bereziki, arrisku psikosozialei heltzeko planak».
Hori dela eta, ostegun honetan egindako elkarretaratzean sektoreko langileei apirilaren 25eko greba egunean parte hartzeko deia egin diete, baita mobilizazioetan parte hartzeko ere.

EP, abierto a favorecer la alcaldía de EH Bildu en diez municipios de Bizkaia y Gipuzkoa

Saint-Pée : un mois de réflexion face à la vente spéculative

Un error en los datos oficiales adjudicó al PNV una mayor ventaja sobre EH Bildu en Berriz

PNV y PSE aceleran un pacto global para desbancar a EH Bildu de la mano del PP

Le Pays Basque desservi par un train de nuit quotidien à partir de 2024

Asiron destaca que no aceptará en Iruñea vías que excluyan al 27% del electorado

Telesforo Monzonen ‘Txikia’ abestia ereserki bilakatu dute Hazparneko errugbi jokalariek

Ignacio Ansorena Funtsa, Durangaldeko 10.000 irudi baino gehiagoren legatua
