
Innovate4climate bilkura klimatikoak «energia-lobby-en estrategiaren barruan dagoela eta negozio berdeko nitxo bat sortzeko helburua baino ez duela» salatzeko manifestazioa egin dute asteazken honetan Bilbon. Besteak beste, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, EH Kapitalari Plantok eta Jauzi Ekosozialak deitu dute.
Joan den asteartean, bilkura hasten zela baliatuz, Barakaldoko BECen aurrean kontzentrazio bat egin zuten protesta moduan.
Mobilizazioa babestu duten erakundeek ukatu egiten dute Petronor edo Bahia de Bizkaia bezalako enpresek, «CO2 emisioen erantzule nagusiak izanik», larrialdi klimatikoari aurre egiteko inolako irtenbiderik eskainiko dutenik.
Munduko Bankuaren «heriotza-politikak»
Hori guztia gertatzen da, diotenez, «prekarietatea eta pobretzea handitzen ari den une batean eta etxebizitzarekin egiten den espekulazioak, pentsioen murrizketak, osasuna, hezkuntza edota zaintzetako zerbitzu publikoak pribatizatzen ari diren une batean».
«Munduko Bankua eta haren heriotza-politikak ez dira ongi etorriak; energia fosilak behin betiko utzi eta trantsizio ekosozial bidezkoa eta demokratikoa jarri behar dugu martxan», aldarrikatu dute.

Por qué Podemos le puede aguar la noche del 28M al PP

Un hombre de Donostia está en coma inducido tras ser atacado por unos ultras en Soria

Vincent Etcheto nommé manager des Euskarians

Y cuando menos te lo esperas, alguien te dice que no te da una entrevista
