Ehundik gora lagun elkartu dira Baionako auzitegiaren aitzinean bertan epaitu duten gazteari sostengua ekartzeko. Epaileak Davidenia etxearen okupazioan parte hartu zuen gazte bati hitzordua eman dio gaur arratsaldean. Izan ere Hazparneko gazte asanbleako kideek, auzia hasi aurretik, aurreratu dute era kolektiboan erantzunen diotela bai auziari baita epaileak gazteari eman deizaiokeen zigorrari.
Kazeta.eus atariak eman duen informazioaren arabera, gaztearen defentsa beregain hartu duen Yolanda Molina hura errugabetzea galdegin du auzian. Prokuradoreak berriz, 600 euroko isuna eskatu du gaztearentzat, dirutza horren erdia ordaintzeko beharrik gabe.
Finean, etxe jabearen abokatuak gazteak zerrailaren hauste eta prozedura gastuengatik kalte-ordainak ordaindu behar dituela defendatu du. Ekainaren 22an jakitera emanen du jujeak bere erabakia auzi honen inguruan.
Helburu bi bete zituen ekintza
2021ko agorrilean hiru bat astez luzatu zen okupazio ekintza horrekin helburu bi bete zituztela argitu dute auzi honen atarian Hazparneko gazteek. Alde batetik, Ttattola itxi ostean Hazparneko herriak gaztetxe bat behar zuela nahi izan zuten la agerian jarri azaldu dute. Bestetik Euskal Herriko Hazpanen etxe hutsek traba handia sortzen dutela etxebizitza bat alokairuan hartzeko nabarmentzea zuten xede, herriko erdigunean izan arren hamarkada baino gehiago hutsik zeraman etxean sartuz eta bertan hobekuntzak eginez.
Hain zuzen, auziaren bezperetan, etxebizitzaren auziari buruz hauxe azaldu Iulen Vrignonek NAIZi. «8.000 biztanle duen herrian 500 etxe hutsik daudela» agerian jarri zuen, «herrian bizitzeko eta herria biziarazteko» gazteek emandako borrokaren zilegitasuna nabarmenduz.
«Gure helburua zen gaztetxea lortzea eta okupazioak gauzak azeleratu zituen, baina era berean nahi genuen etxebizitzaren arazoari buruzko oharra egin, eta, hortik aurrera, eta lehen momentutik esan genuen bezala, denon artean, kolektiboki aintzat hartuko ditugu guree ekintzaren ondorioak», gaineratu zuen gazte asanbladako kideak.
Ildo beretik, gaurko auzia hasi aurretik irakurri duten agirian duela bi urte burutu zuten ekintzak, hain zuzen, gaztetxearen auzia konpontzera lagundu zuela azaldu dute gazteek. Hala da. Davideniaren okupazioa amaituta Hazparneko Herriko Etxeak proposamen bat luzatu zien gazteei. Urte honetan bertan, behin etxean egin behar diren lanak bururatuko direnean, gaztetxe berria izanen dute Hazparneko gazteek.

EH Bildu logra los mejores resultados de su historia y es la más votada en las municipales

El proyecto deportivo de Uriarte se tambalea

Por qué Podemos le puede aguar la noche del 28M al PP

Un hombre de Donostia está en coma inducido tras ser atacado por unos ultras en Soria
