
Pedro 76 urteko pentsiodun donostiarra Amarako Antso Jakitunaren kalean bizi da, bere alaba Bettyrekin. Mendekotasun larriko bigarren gradua du diagnostikatuta eta ekainaren 9an etxegabetu nahi zuen Riberas de Urumea enpresak.
Kaleratzeak Stop plataformak ostegun honetan jakinarazi duenez, ordea, Pedrok eta bere alabak badute beste bizileku bat, eta Amarako etxea utziko dute. Biek eskerrak eman dizkiete plataforma horri eta Donostiako udal korporazioari, «jasotako elkartasun eta babesagatik».
Pedro maizter zegoen etxe horretan eta Riberas de Urumea SL enpresak luxuzko 57 etxebizitza eraikitzeko kaleratu nahi zuen. Ekainaren hasieran Donostian kaleratzeen aurkako hainbat plataformak egin zuten agerraldian azaldu zutenez, «mota guztietako presioak» jasan zituen Pedrok errentatzaileengandik eta berogailua eta ur beroa hiru urte baino gehiagoz kendu ziotela salatu zuten.
Aipatu enpresak Pedroren etxebizitza kokatzen den bloke guztia erosi eta luxuzko etxebizitzak egiteko baliatu nahi du. Alabak azaldu zuenez, enpresa ez zen haiekin harremanetan jarri inoiz: «Nire aita egunkaria erostera jaitsi zen, eta kioskoko saltzaileak eman zion albistearen berri, gurekin ez du inork hitz egin». Horrenbestez, abokatukatu batekin jarri ziren harremanetan.
Ostegun honetan jakin dugu Pedrok eta bere alabak badutela beste bizileku bat eta Amarako etxea utziko dutela.

Dos heridos graves tras sufrir el ataque de un jabalí en el nacedero de Arteta, en Ollaran

Borroka herritarrak abiatzera deitu dute Barbadok eta Zelaiak, herri burujabea eraikitzeko

Euskal derbien handitasuna: irudi batek mila hitzek baino hobeto islatuta

Ranking de alternativas al aceite de oliva, de más saludable a menos

Elkartasun uholdea Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren atxiloketa salatzeko

Borroka herritarrak abiatzera deitu dute Barbadok eta Zelaiak, herri burujabea eraikitzeko

Suecia ya siente los desafíos de una sociedad sin dinero en efectivo

Esperanza y sensacionalismo orbitan el exoplaneta K2-18 b
