
Bederatzi hilabete eta hamaika negoziazio bilera baino gehiagoren ondoren, Gipuzkoako kale garbiketa eta zabor bilketako sindikatuek salatu dute patronalak negoziazioa blokeatuta duela eta mobilizazioak egingo dituztela iragarri dute astelehen honetan Donostian egin duten agerraldian. Hori dela eta, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak negoziazio mahaitik altxatu dira. Zinemaldian elkarretaratze bat egingo dute.
Sektore honetan 1.500 pertsona baino gehiago ari dira lanean, besteak beste: kale garbiketa, zabor bilketa, zabortegiak, erraustegiak, hondartzen garbiketa, gaikako bilketa, birziklatze plantak, estolderia eta bestelako lanetan.
Urtarrilean sindikatuek 28 puntu biltzen dituen plataforma aurkeztu zuten. Besteak beste, KPIa bermatzeko, erretiroan hobekuntzak ezartzeko eta sektoreko lan baldintzak hobetzeko aldarrikatzen dute, baina lau hilabeteren ondoren patronalak ia proposamen guztiak baztertu ditu sindikatuen arabera.
Ekainaren 17an manifestazioa egin zuten Donostian. Ehundaka langile batu ziren negoziaketaren blokeoa salatzeko. Ikasturte berriaren hasierarekin batera eta plantillen erosahalmenaren galeraren aurrean, sindikatuek «intentsitate handiko ziklo mobilizatzailea» hastea erabaki dute udazkenean, aste honetan bertan Zinemaldian elkarretaratzea eginez hasiko dena.
Patronalari ez ezik (FCC eta Cespa enpresak biltzen dituen Aselip elkartea eta Serbitzi Elkartea enpresa), azpikontratatutako zerbitzu publikoen «gatazka honetan eragile nagusiak diren udal eta mankomunitateei ere» dei egin diete. Maiatzean, sindikatuok bilerak eskatu zieten udal eta mankomunitate guztiei, eta inork ez zien erantzun.
Langile guztiei mobilizazioekin bat egin eta parte hartzeko eskatu diete lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmenaren aldeko borrokan.

Dos hombres atacan a Puente, portavoz de Sánchez en la investidura, en Valladolid y Madrid

Ranking de alternativas al aceite de oliva, de más saludable a menos

ESK denuncia un despido tras una «actuación racista y denigrante» de la Ertzaintza

Los votos vascos y catalanes cierran la puerta a Feijóo en el primer asalto de investidura
