
Bilboko Guggenheim Museoak eta Google Arts & Culturek martxan jarritako ‘Artetik: From the Art’ ekimen digitalaren online bertsioa zenbait artelanek pizten dituzten emozioak arakatzeko sortu dela aipatu dute egileek. Esperientzia honi esker, Artetik proiektuak eraikinaren muga fisikoak gaindituko ditu, publiko globalak munduko edozein lekutik izan dezan Museoaren bildumako artelanak arakatzeko aukera, bisitariek artelan horiei esleitutako emozioen bitartez.
Artea eta emozioak lotuko zituen esperientzia digital berritzaile bat eskaintzea helburu, honako proiektu aitzindari hau Google Arts & Culture etxeak sortu zuen Bilboko museoarekin lankidetzan, azken horren 25. urteurrena zela eta. Hala, lehenengo urte honetan Artetik instalazioaren bertsio presentziala erabili duten bisitariek egindako ekarpenak sentipenen grafiko kolektibo bat osatuz joan dira, eta hari esker jakin ahal izan dute Bilboko Guggenheim Museoaren bildumako artelanek pizten dituzten emozioen artean hauek nagusitzen direla: lilura, jakin-mina, dibertsioa eta poza.
Ekimenaren abiapuntua Kaliforniako Unibertsitateko (Berkeley) zientzialariek egindako ikerketa bat da. Bertan, artelanek denboraren joanean iradokitzen dituzten emozioak hartu zituzten aztergai. Ondoren, Google Arts & Culture eta Guggenheim elkarlanean aritu ziren hainbat hilabetez azterlan hori Museoaren bilduman aplikatzeko. Berriro ere lankidetzaren bidez esperientzia hori online eremura zabaltzeak indartu egiten du bi erakundeek berrikuntzarekin, hezkuntzarekin eta edukien eskuragarritasunarekin hartua duten konpromisoa.
Publikoak interneten duen esperientzia aberasteko eta teknologiaren bidez audientzia handiagoarengana iristeko helburuz, Bilboko Museoak eta Google Arts & Culturek hainbat proiekturen bidez lankidetzan aritzeko bideari ekin zioten 2017an.
Hala, Google Arts & Culture plataformaren barruan, Museoak badu site bat bildumako artelanen hautaketa baten bereizmen handiko lanak, erreportaje digitalak eta ibilbide birtualak biltzen dituena. Helburua zera da, munduko artezaleak eta erabiltzaileak ‘klik’ bakar batez sartu ahal izatea bildumara.

«El euskara es el idioma que más me ha emocionado cantar»

Michelin Gasteiz ofrece bajas incentivadas y contratos relevo para los 150 «excedentes»

Jarraipen zabala eta manifestazio handien ostean, gobernuei dei egin diete antolatzaileek

Una breve radiografía de los cuidados, a modo de argumentario para el 30N

Según Lehendakaritza el PNV ganaría las elecciones con 29 escaños seguido de EH Bildu con 25

30 días para rebuscar citas, recortes y fotos que aportar a Artefaktua

Tras el 30N el movimiento feminista pide a Lakua e Iruñea una mesa para hablar de cuidados

«En ningún otro conflicto se han cometido tantas atrocidades»
