Kayak surfean arrakastaz arrakasta ari da Euskal Selekzioa. Aurten ere Munduko txapelketan garaile izan da, zazpigarren aldiz jarraian eta zortzigarrenez denera. Mar de Platan, Argentinan, lehiatu da aurtengo mundu mailako txapelketa eta euskaldunek arrakasta itzela lortu dute.
Aurreko edizioetan, Mundakan, Estatu Batuetan, Australian, Irlandan, Galizian, Perun eta Ingalaterran munduko txapelketa irabazita, zortzigarren Munduko txapelketa bereganatu du Euskal Selekzioak. Argentina eta Ingalaterrarren aurretik bukatu du.
Bestalde, kategoria ezberdinetan, beste 11 urrezko domina ere kolkoratu dituzte. Are gehiago, kategoria batzuk erabat menperatu dituzte euskaldunek.
‘Women long’, ‘Women short’, ‘Junior long’ eta ‘Junior short’ txapelketetan, esaterako, podiuma guztiz euskalduna izan da, bai eta ‘New age long’-en ere, kasu honetan, laugarren postua ere bereganatuz.
‘Grand master short’, ‘New age short’, ‘Open long’, ‘Open short’, ‘Beteranoak short’ eta ‘Beteranoak long’ kategorietan ere euskaldunak izan dira garaile.
Hamaika urrezko dominez gain, zilarrezko bederatzi eta brontzezko beste sei bereganatu dituzte euskaldunek.
Euskal selekzioaren espedizioa honako piraguistek osatu dute: Luis Abando, Peru Barandiaran, Txema Carreto, Aimar De la Fuente, Edu Etxeberria, Jon Etxeberria, Odei Etxeberria, Daniel Fernandez, Olatz Garmendia, Aitor Gonzalez, Aiur Illarreta, Eki Otegi, Autana Urbieta eta Ainhoa Tolosa.
Aiur Illarreta Beñaran herrikidea Munduko Txapeldun!!
— Mikel Arruti Salaberria (@ArrutiMikel) May 12, 2024
Zorionak, Aiur!! 👏👏
Mar del Platan burutu den Kayak Surf Munduko Txapelketan Aiur txapeldun 3 modalitate ezberdinetan.
Euskal selekzioa ere munduko txapeldun talde mailan!!
Zorionak Euskal selekzioari!! ✊✊#NazioaGara pic.twitter.com/zHyTS57dKR
Aiur Illarreta, urrezko hiru domina eskuratuta, Danier Fernandez, bi garaipenekin, eta Luis Abando, beste birekin izan dira gehien nabarmendu direnak. Hona hemen euskaldunek menperatu dituzten kategoria:
Women long: 1. Ainhoa Tolosa, 2. Olatz Garmendia, 3. Aitana Urbieta.
Women short: 1. Olatz Garmendia, 2. Aitana Urbietam 3. Ainhoa Tolosa.
Grand master short: 1. Edu Etxeberria.
Junior long: 1. Dani Fernández, 2. Eki Otegi, 3. Aitor González.
Junior short: 1. Dani Fernández, 2. Eki Otegi, 3. Aitor González.
New age long: 1. Aiur Illarreta, 2. Jon Etxeberria, 3. Peru Barandiaran, 4. Aimar De la Fuente.
New age short: 1. Aiur Illarrera, 3. Peru Barandiaran, 4. Jon Etxeberria, 5. Aimar De la Fuente.
Open long: 1. Odei Etxeberria, 4. Peru Barandiaran.
Open short: 1. Aiur Illarrera, 2. Odei Etxeberria, 4. Jon Etxeberria.
Beteranoak short: 1. Luis Abando, 2. Txema Carreto.
Beteranoak long: 1. Luis Abando.