
Ferra-saguzar txikia espezie mehatxatuaren ugaltze-koloniak kontserbatzeko eta, izurriei aurre egiteko lagungarriak direnez, mahatsondoaren nekazaritza laguntzeko saguzarrentzako hotela jarriko du Arabako Aldundiak Moredan irailetik aurrera.
Egitura horrek espezieari leku segurua emango dio kolonian bizi ahal izateko, azaldu du Aldundiak ohar batean. Gaur egun, ugaztun horren populazioaren atzerakada batez ere gizakiaren eraginaren eta okupatzen dituen babeslekuak husteko etengabeko ahaleginaren ondorio da.
Ferra-saguzar txikia Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoan ‘interes bereziko’ kategoriapean babestutako ugaztuna da. Kontserbazio-neurrien artean, U formako hormigoizko blokedun barrunbe bat eraikiko dute, 4,8 metroko altuerakoa eta 4,4 metroko zabalerakoa.
Egitura 1,3 eta 1,5 metro artean lurperatuko da eta bistan geratzen diren dorre bien 3,3 eta 3,5 metro artean lurperatuko da eta bistan geratzen diren bi dorreek 3,3 eta 3,5 metroko altuera izango dute. Dorre bakoitzaren barruan bi solairu eraikiko dira saguzarrak erraz zintzilikatu eta habiak egin ahal izateko.
Hitzaldiak, tailerrak eta bisitak
Horrekin batera, inguruko fauna- eta flora-espezieak ezagutzearekin eta errespetatzearekin erlazionatutako ekintzak antolatu dituzte. Aurten, programa iritsiko den herri bakoitzean hiru ekintza egingo dira: hitzaldiak, haurrentzako tailerrak eta bisita gidatuak.
Guardian uztailaren 27an egin zuten, Kripanen irailaren 5ean izango dira, Bastidan irailaren 7an, Lapuebla de Labarcan irailaren 19an eta Oionen eta Moredan egingo diren ekintzetako datak zehazteke daude.

La iglesia del 3 de Marzo, declarada Lugar de Memoria, hace agua

Costas desbloquea la compra de los cuarteles de Loiola al aceptar los 20 metros de deslinde

40 Minutu Rockek bertan behera utzi du La Inquisicion taldearen kontzertua

La alcaldesa de UPN plantea una acusación de cuatro años de cárcel para Raimundo el Canastero
