
Palestinarekin elkartasuna adierazteko 24 orduko baraualdia egingo dute hilaren 3tik 4ra Iruñean, Sakanan, Gasteizen, Donostian eta Bilbon, Palestinarekin Elkartasunak jakitera eman duenez. Bost gune hauetan Palestinan gertatzen ari dena ezagutzera emateko hitzaldi eta dokumental proiekzioekin, protesten sozializazio ekimenekin eta musika zein poesia emanaldiekin.
«Urriaren 7an urtebete beteko da palestinar erresistentziak hamarkadetako zapalkuntzari erantzuna eman ziola. Ekinbide horren ondotik, ordea, Israelek azken urteetan egin duen eraso kriminalenetako bat abiarazi zuen, eta hilabetez hilabete, egoerak larriagotzera egin du. Israelek urtebeteko epean, gutxienez 50.000 pertsona inguru erail du, horietatik 16.000 baino gehiago, adin txikikoak», gogoratu du Palestinarekin Elkartasunak.
«Duela ia urtebete, Bilbon milaka pertsona bildu ginen urriaren 28 batean, auzi honekiko zenbaitek erakutsi zuten diskurtso ekidistante eta anbiguoari aurre eginez, Palestinari elkartasuna adierazi, sionisten genozidioa salatu eta herri palestinarraren erresistentzia eskubidea aldarrikatzeko. Eta gaur, sekula baino gehiago, Bizkaiko hiriburuko kaleetan eman genuen urrats hori indar handiagoz emateko hautua hartu dugu Palestinarekin Elkartasuna Plataforma osatzen dugun eragile desberdinek, bat egite nazional berri baten bidez», azaldu dute.
Urriaren 5ean, Bilbora deitzen dute
Zita hori Bilbon urriaren 5ean da. Iruñean egun berean deitu den manifestazioarekin «loturarik ez duela» nabarmendu du Palestinarekin Elkartasunak. «Izan ere, tokian-toki antolatu eta antolatuko diren bestelako protesta ekimenez harago, baitezpadakoa iruditzen zaigu, urriaren 5 honetan, Euskal Herria mailan, bazter orotako eztarriak elkartu eta erantzun indartsu bat plazaratzea», gaineratu du.
Baraualdekin «kontzientziak astindu, indarrak batu eta heldu den larunbatean mobilizatzeko beharra adieraziko dugu».
«Izan ere, gero eta garrantzitsuago da Israelen proiektu sionista desnormalizatu, borrokatu eta boikotatzeko borroka zabaltzea, baita estatu terrorista horri babesten eta zilegiztatzen duten konplize guztiak seinalatzeko ere. Aldi berean, oraindik ere zutik dirauen palestinar erresistentziari, gure elkartasunik beroena adieraziko diogu, haren defentsan berrestearekin batera», nabarmendu dute.

Pasai Antxo ve la luz al final del túnel con el derribo del viaducto que divide el pueblo

Sare completa el ‘puzzle de la resolución’ en Iruñea tras recabar piezas en 28 localidades

Muere un joven refugiado ahogado en la presa de Usako, en Oñati
La Guardia Civil niega que en Aroztegia hubiera desobediencia civil «porque hubo violencia»
