
Lurraldeari eta horren erronkei lotuta, 10. urteurrena ospatzeko ekitaldia egin du Mediabaskek ostegun honentan Urruñako erredakzioan. Tidjan Peron izango da hemendik aurrera erredaktore buru berria.
Atzera begirako hamarkada eta aurrera begirako erronkak lotu dituzte gaurko ekimenean. Goizeder Tabernak, proiektuaren sortzaile eta orain arteko erredaktore buruak hitza hartu du. «Badugu zer ospatu. Erredakzio hau osatzen dugun kazetarion artean, proiektu hau biziarazten duten lankide guztien artean, Ipar Euskal Herria bezalako lurralde txiki batean, tokiko hedabide bat garatzen jardun dugu».
Lurraldeari eta horren erronkei lotua den @MediabaskInfo k bere hamargarren urteurrena ospatzeko ekitaldia antolatu du. Urruñako erredakziora eragile anitz bertaratu dira. 2015-2025. Hamar urte, eta segi aitzina! pic.twitter.com/zIo8z0yYlL
— Kazeta.eus (@kazetaeus) January 16, 2025
Ane Urkirik, NAIZeko zuzendariak, ere hitza hartu du eta taldeeko hedabideen arteko elkarlana izan du mintzagai. NAIZen erreleboa eta berrikuntza izan den bezala, Mediabaskera ere iritsi dira haize berriak, eta Tidjan Peron izango da aurrerantzean erredaktore burua, zeinek proiektua garatzeko erronkak helarazi dizkien bertaratutakoei.
Gaurko ekitaldira eragile ugari bertaratu dira, Baionako alkate eta Euskal Elkargoko buru Jean-Rene Etchegaray edo Peio Dufau EH Baiko diputatua, besteak beste. Musikak lagunduta, egindako ibilbidea ospatu eta aurrera begira jarri da Mediabask.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza
