
Euskal Herriko ardi-ile moztaileen Txapelketaren lehen edizioa irailaren 27an ospatuko da, Abadiñoko probalekuan, Euskal Ardi Moztaileen Elkarteak (EAME) antolatuta. Horrela, historian lehen aldiz, Euskal Herriko moztaile txapeldun bat izango da 2025ean.
Astelehen honetan egindako aurkezpenean azaldu dutenez, egitarau oparoa izango du egunak. Lehiak, erakustaldiak eta bestelako ekintzak jasoko ditu programak, goizeko 8.00etatik arratsaldeko 20.00etara. Besteak beste, ardi eta artile produktuak izango dituen azoka antolatuko da.
Orotara, bost lehiaketa egingo dira: Euskal Herriko Txapelketa, Artazizko finala, Senior, Open eta Nazioarteko finala. Euskal Herriko zein nazioarteko ardi moztaileak lehian ikusteko aukera izango da; besteen artean, Estatu espainolekoak, Estatu frantsesekoak eta Eskoziakoak. 50 moztaile inguruk 700 ardi moztea aurreikusten da.
Munduko kontseiluak jartzen dituen nazioarteko arauen araberako txapelketa izango da eta nazioarteko 8-10 epailek ebaluatuko dute moztaileen lana. Epaile nagusia Robbie Hislop eskoziarra izango da.
Zeelanda Berrira
Beraz, Euskal Herriko Txapelketa 2026ko martxoaren 4tik 7ra Mastertonen, Zeelanda Berrian, ospatuko den Golden Shears World Championship munduko txapelketan parte hartuko duen selekzioa hautatzeko proba baliagarria izango da.
Euskal Herria munduko txapelketan ordezkatuko duten taldea bederatzi lagunek osatuko dute: makinaz arituko diren bi moztailek, guraizez arituko diren bi moztailek, artile kudeatzaile bik, talde burua, epailea eta entrenatzailea.
Hiru dira Euskal Herriko txapelketan ardi moztaileak lehiatuko diren modalitateak: makina, guraizea eta artile kudeaketa. Makina bidezkoan, ardiaren ilea elektrizitate bidezko makinarekin kenduko dute; guraize modalitatean, ardien ilea eskuzko artaziekin moztuko dute; eta, aldiz, artile kudeaketan, moztutako artilea bereizteko prozesuan arituko dira lanean, erabilera komertzialerako prest egon dadin.

‘El Inhumano’ de ‘La infiltrada’, señalado por torturas en Via Laietana y en Gipuzkoa
Fermin Muguruza pone Madrid en ebullición con su akelarre antifascista

Operación «preventiva» de la Ertzaintza contra un torneo de fútbol de calle en Gasteiz

Elkarrekin y Elorza unen fuerzas para convertir San Bartolomé en «el Waterloo» de Eneko Goia
