
Etxeratek Kinkearen aurtengo promozioa aurkeztu du asteazken honetan, Ander Hormazuri artistaren lanekin osatuko duena.
Presoen senideen elkarteak Kinkearen promozioa abiatu zuenetik zortzi urte bete dira, eta denbora honetan ekimen honek «berebiziko garrantzia izan du gure senide presoen asistentzia juridikoa eta osasun asistentzia bermatzeko eta Etxerat elkartearen jarduera posible egiteko», nabarmendu dute.
Izan ere, gogoratu dutenez, 2017 urtearen bukaeran konpromiso berriak hartu zituen Etxeratek bere gain, «senide presoen asistentzia juridikoa eta osasun asistentzia» bermatzeko. «Erronka garrantzitsua izanik, plangintza ekonomiko eraginkorra jarri genuen martxan eta Kinkea izan zen plana garatzeko zutabe garrantzitsuena».
Nabarmendu dutenez, ekimenak «ez zukeen ezertarako balioko milaka pertsonak Kinkearen konpromisoa hartu izan ez balute». «Beste behin ere, herri honen elkartasuna funtsezkoa izan da presoen eta senideen aldeko lana zorroztu ahal izateko. Zortzi urte horietan, euskal preso, iheslari, deportatu politiko eta haien senideekiko elkartasunari bide eman diogu», adierazi dute.
Ildo horretan, elkartasunaren balioa «aitortu eta helarazi» nahi izan dute gaurko aurkezpenean, «konponbiderako eta behin betiko bakerako, preso eta errefuxiaturik gabeko gizarterako bide honi aurre egitea ahalbidetzen digun elkartasunarena» hain zuzen ere. Horrekin batera, eskerrak eman dizkiote Hormazuriri, «elkartasuna lehen pertsonan uztartu duelako bere obra eskainiz».
Lau artelan prestatu ditu Hormazurik: lehenbiziko promozioan ‘Udaberria’ izeneko irudia banatuko dute. Udako promoziorako ‘Udara’ titulua duen artelana banatuko da. Ondoren, ‘Udazkena’ ilustrazioa izango da eta laugarren eta azkena, ‘ Negua’ izeneko artelana.
Ilustrazioak 25 euroren truke erosi ahal izango dira eta horrekin batera zozketa batean parte hartzeko txartel bat jasoko da. Zozketak notarioaren aurrean, aplikazio informatiko baten bitartez gauzatuko dira martxoaren 21ean, ekainaren 21ean, irailaren 21ean eta abenduaren 21ean. Banatutako txartel guztiak sartuko dira zozketa hoietan eta bakoitzean 20.000 euroko sari bat, 5.000 euroko 2 sari, 1.000 euroko 10 sari, 300 euroko 40 sari eta 100 euroko 60 sari zozkatuko dira.

‘El Inhumano’ de ‘La infiltrada’, señalado por torturas en Via Laietana y en Gipuzkoa
Fermin Muguruza pone Madrid en ebullición con su akelarre antifascista

Operación «preventiva» de la Ertzaintza contra un torneo de fútbol de calle en Gasteiz

Elkarrekin y Elorza unen fuerzas para convertir San Bartolomé en «el Waterloo» de Eneko Goia
