.jpg)
Etxepare Institutuak jakinarazi duenez, ‘Carnegie International’ arte garaikidearen nazioarteko erakusketaren komisarioak, Ryan Inouye eta Liz Park, Euskal Herrian dira egunotan, tokiko proiektu, eragile, eredu eta praktika artistikoak bertatik bertara ezagutzeko. Etxeparek euskal arte sorkuntza garaikidearen nazioarteko proiekzioa sustatu eta bertako eta nazioarteko testuinguru artistikoen arteko loturak sustatzea xede duen ‘Zabal’ egitasmoaren baitan gonbidatu ditu bi komisarioak.
Nazioartean ospe eta oihartzun handia duen erakusketa da ‘Carnegie International’, eta AEBetako nazioarteko arte erakusketarik zaharrena. Lau urtean behin antolatzen du Pittsburgheko Carnegie Museum of Art museoak, eta 59. aldia 2026ko maiatzean hasiko da.
Hiru egunetan zehar, Inouye eta Park komisarioek museo, estudio eta arte espazioak bisitatuko dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen, euskal artearen testuingurua bertatik bertara ezagutzeko.
Hain zuzen, besteak beste, Guggenheim museoa, Tabakalera, Artium, Bilboko Arte Ederren Museoa, Azkuna Zentroa, Atoi, Bulegoa z/b eta Azala espazioko arduradunekin bilduko dira, bai eta bere interes artistikoekin bat egiten duten euskal artistekin ere, haien obra ezagutzeko.
Gainera, bi komisarioek Madrilgo Arco nazioarteko arte garaikidearen azoka bisitatu dute Euskal Herrira iritsi aurretik, eta han hainbat euskal artistarekin elkartu, haien lana ezagutu eta beste esperientzia batzuk partekatzeko aukera izan dute.

¿Chocolate caliente o frío? Factores clave para entender la volatilidad del precio del cacao

Salvioli, exrelator de la ONU: «Es inaceptable lo que hace el Poder Judicial en este país»

ETS agota en tres horas las 15.000 entradas de Madrid y se lanza también a por Barcelona

NAIZ: MUSIKA, kanal berri bat gure komunitateko berrienentzat
