
Oñatiko Stadler enpresaren itxiera zuzendaritzaren «kudeaketa txarrari» leporatu dio ELA sindikatuak. Izan ere, automozio sektoreko enpresa honetan 58 langilek egiten dute lan. Otsailean enpresak EEE (Enplegu Erregulazioko Espedientea) aurkeztu zuen. Orain, berriz, ELAk jakinarazi duenez, kaleratzeei ekingo dio eta «kalte-ordainak ordaintzeko gai ere ez direnez langileek Fogasara jo beharko dute».
«Ondorioz, eta kaleratuak izateaz gain, zor zaien kalte-ordainaren zati bat kobratu gabe geratu dira», salatu du sindikatuak.
«Azken urteetako kudeaketa txarraren ondorioz, enpresa konkurtso egoeran sartu zen 2024ko uztailean, eta plantilla osoari eragiten dion EEE bat aurkeztu zuen ondoren. Negoziaketek ez dute balio izan langileen lanpostuak eta lan baldintza bermatzeko, akordiorik gabe bukatuz prozesua», azaldu du ELAk.
EEEa aurkeztu zenean, ELAk dagoeneko salatu zuen enpresaren asmoa kaleratze masiboak egitea zela.
«Itxiera honen ardura enpresaren da, eta beste behin, ondorioak pairatzen dituztenak langileak dira», nabarmendu zuen orduan sindikatu honek.
2021ean Stadler-eko zuzendaritzak hamabi kaleratzen egin izan nahi zituen, baina langileek greba deialdia egin eta gero atzera egin zuen. Ordutik hona bost langile gutxiago zeuden, 63tik 58ra pasatu baitira. Orain guztiak kaleratu nahi dituzte.

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

EH Bildu pide a Insausti que «recule» en la publicación del origen de los detenidos
