
Asier Urbietaren ‘Faisaien irla’ filmak 10.000 ikusletik gora izan ditu zinema aretoetan, apirilaren 25ean estreinatu zenetik, eta Ipar Euskal Herriko zinemetan 2.5000 pertsona inguruk ikusi dute, filmaren ekoiztetxeek adierazi dutenez.
Gipuzkoa eta Lapurdin filmatutako «thriller mugalari» honetako protagonistak Jone Laspiur (‘Ane’) eta Sambou Diaby dira, eta Göteborg Film Festivaleko Nazioarteko Lehiaketan munduko estreinaldia izan zuen. Pelikula sei astez filmatu zen trama gertatzen den leku naturaletan (Irun, Hendaia eta Donostian), euskaraz eta frantsesez.
Faisaien irlaren inguruan paseoan doazela Laidak (Jone Laspiur) eta Sambouk (Sambou Diaby) bi pertsona ibai zeharkatu ezinik ikusten dituzte. Egun batzuk beranduago hilotz bat agertzen da ibaian. Eta abiapuntu horretatik galdera batek zeharkatzen du filma: Eta zuk, laguntzeko jauzi egingo zenuke?
Errealitate erreal batean oinarritutako fikziozko film bat da ‘Faisaien irla’, eta zuzendariak berak filmak Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia inauguratu zuenean kontatu zuenez, 2021ean ikusitako albiste batek piztu zion errealitate hori kontatzeko beharra: «Egunkarian irakurri nuen pertsona batek bere buruaz beste egin zuela Bidasoa ibaiaren parean; hildako pertsona beltza zen eta atentzioa deitu zidan berriak, gehiago jakin nahi izan nuen eta Irungo Harrera Sarekoek esan zidaten ez zela zerbait isolatua; Bidasoako muga leku garrantzitsua bilakatu zela Afrikatik Europa iparraldera zihoan jendearentzat, transitoko leku bat dela». Gainera, azaldu zuen «oso nekatuta» iritsi ohi direla bertara, sarritan uste dutelako Europan ez dagoela mugarik eta muga batekin topatzen direlako.
Filmaren gaineko xehetasun gehiago eman zizkiguten zuzendariak berak eta protagonistek, NAIZi eskainitako elkarrizketa honetan eta aurrerapen klipa ere primizian eman zuen komunikabide honek.

Txosnen eredua arriskuan dagoela ohartarazi dute: «Ez gara enpresa bat»

Zea Maysek Kortaturen ‘Hay algo aquí que va mal’ abestiaren bertsioa osatu du

El Partido Carlista considera probado que «Juan Carlos tiene las manos manchadas de sangre»
Elkartasunak epaiketaren hotza goxatu du Baztanen
