
Euskalgintzako eta euskal kulturgintzako 144 pertsona eta taldek manifestu bat sinatu dute, non burujabetzaren bideari bultzada emateko eskatzen duten eta atxikimendua adierazten dioten Gure Eskuk Bilbon ekainaren 7an ‘Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki’ lelopean deitutako manifestazioari. ‘Euskara eta euskal kultura aske eta burujabe’ manifestua da izenpetu dutena.
Sinatzaileek manifestuan diotenez, «ez dugu gure herria irudikatzen euskararik eta euskal kulturarik gabe». Hain zuzen, gaur gaurkoz ez dute «mehatxuetatik libre» ikusten: «Euskaldunok ez ditugu hizkuntza eskubideak bermaturik». Manifestuak dioenez, «euskararen normalizazioaren bideari oztopoak jartzen ari zaizkio hizkuntza eskubideak bermatzeko neurriak baliogabetzeko» eta, horrela, «euskararen erabilera, garapena eta unibertsalizazioa trabatzen ari dira».
Horren aurrean, euskara eta euskal kultura biziberritzea «premiazko urratsa» dela adierazi dute: «Bada garaia euskara Euskal Herri osoan aitortua izateko, hizkuntza ofizial gisa, eta dagozkion eskubide guztiekin». Helburu hori egikaritzeko, euskararen erabilera «indartu eta zabaldu» beharra azpimarratu dute, baieztatuta hizkuntza eskubideak bermatzeko hizkuntza politika eraginkorrak egiteko «erabakimen osoa» izatea ezinbestekoa dela. «Sormena, sortzaileak eta euskal kulturaren aberastasuna eta transmisioa sustatu eta babesteko tresna eta politika berriak behar ditugu», aldarrikatu dute.
Horregatik, Euskal Herriaren erabakitzeko ahalmenean eta burujabetzaren bidean jauzi bat eman beharra nabarmendu dute. Eta ildo horretatik, bat egin dute Gure Eskuren ekainaren 7ko ekimenarekin.
Manifestua sinatu dute, besteak beste, Bengok, Itziar Ituño eta Patxo Telleria aktoreek, Pirritxek, Porrotxek, Marimototsek, Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiak, Skabidean, Zetak eta Gatibu taldeek, Ane Urkiri NAIZeko eta Iñaki Soto GARAko zuzendariek, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi eta Jon Maia bertsolariek, Harkaitz Cano, Katixa Agirre, Castillo Suarez eta Miren Agur Meabe idazleek.

Chivite auditará los túneles de Belate, pero no la mina Muga

Fallece una joven 17 años electrocutada en la estación de tren de Araia

Yala Nafarroa lanzará un txupinazo que sea «una luz de esperanza para detener este genocidio»

Libertad bajo fianza para Mo Chara, rapero de Kneecap, acusado de «apoyar el terrorismo»
