
Ikasketak online ematen dituzten unibertsitateak Lakuaren kudeaketapean geratuko dira baldintza batzuk betetzen dituztenean, hala nola egoitza Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan izatea, unibertsitateen dekretua erreformatzeko proiektuaren inguruan lortutako akordioan jasotzen denez.
Juan Ignacio Perez Iglesias Lakuako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak eman du astearte honetan akordioaren berri, Gasteizko Legebiltzarraren Kontseiluaren asteroko bileraren ondoren egindako agerraldian. Akordio horrekin amaitutzat ematen dira Espainiako Gobernuaren eta Gasteizkoaren arteko desberdintasunak dekretu-proiektu horren inguruan.
Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak (MICIU) eta Lakuako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak (DCUI) bat egin dute, hainbat astez elkarrekin lan egin ondoren, ikasketa-eskaintza gehienbat online duten unibertsitateak eskumen autonomikokoak izatearekin, hiru baldintza hauetako bat betetzen denean:
Autonomia erkidego bakoitzak finkatutako prezio publikoak izatea; berezko hizkuntza koofiziala duten lurraldeetan izatea egoitza, eta irakaskuntzaren %50, gutxienez, hizkuntza horretan ematea; eta autonomia-erkidegoaren finantziazio partziala izatea, unibertsitatearen aurrekontuaren %20 gutxienez.
Errege Dekretuan aldaketa
Kasu horietatik kanpo, eskumena Estatu espainolari dagokio. «Gainera, unibertsitate berriak sortzeko eta daudenak aitortzeko proposamenak ebaluatzeko prozesua garatzean, autonomia-erkidegoetako kalitate-agentziek 640/2021 Errege Dekretua aldatzeko proiektuaren 4.3 artikuluan ezarritako irizpideetan oinarritutako kalitate-zigiluak sartu ahal izango dituzte, beren eskumenak eta autonomia baliatuta», adierazi dute akordioaren berri ematerakoan.
Era berean, bi administrazioek, Errege Dekretuaren kalitate-irizpideak indartzeko eta globalizazioaren eta ezagutzaren nazioartekotzearen premia berrietara egokitzeko esparruaren barruan, berariazko aurreikuspen bat adostu dute unibertsitate bati Goi Ikasketen Zentro izena emango dioten zentroak eratzeko aukerari buruz, Lakuak ikasketa aurreratuen zentroak sustatzeko duen proiektuarekin bat etorriz.
Adostutako testuak jatorrizko proiektua «nabarmen hobetzen» duela adierazi du Sailburuak, eta hainbat arrazoi jarri ditu mahaigainean. Irakaskuntza norberaren hizkuntzan eskaintzea- euskaraz Arabaren, Bizkaiaren eta Gipuzkoaren kasuan- txertatzen du unibertsitate telematikoen gaineko eskumena esleitzeko irizpide gisa. Bat egiten du Lakuak proposatutako kalitate-zigiluen sistemaren egokitasuna, eta, aldi berean, bere egiten ditu Errege Dekretuaren proiektuaren 4.artikuluan ezarritako kalitate-irizpideak.
Hobekuntza gehiago ere zerrendatu ditu sailburuak, «Euskal unibertsitate-sistema anitza eta unibertsitate osagarriak dituena eratzeko eta sendotzeko aukera ematen du, kalitate-estandar handien eskakizunari uko egin gabe», edota EAEn unibertsitate politika bat garatzeko «aukera» ematen duela gaineratu du, «unibertsitateko irakaskuntza-eskaintza anitza eta kalitatezkoa sustatzeko, bai eta gure asmoen mailako ikerketa-jarduera bat ere.

Igual Cerdán es Roldán, pero la Nafarroa de 2025 no es la de 1994

Periodismo en tiempos de maraña golpista

El estrecho de Ormuz, ¿arma definitiva en manos de Irán?

Sueños de esperanza a la americana
