‘Harrera leku bat’. Hala deitzen da Brigade Loco, Aiora Renteria eta Amets Arzallusek Harrera Elkarteari eskainitako abestia. «Zinez eskertu eta hunkituta sentitzen gara», nabarmendu dute elkarteko kideek, gaur argitara ematen den lan honekin. Jada 13 urte daramatzate preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea modu duin eta solidario batean gauzatzen laguntzeko lanean.
Ohar batean azaldu dutenez, «artista hauek egiten diguten aitortzak balio berezia du gu guztiontzat, hauen lan eta dedikaziotik harago, gazteriarekin bat egiteko zubi delako. ‘5000 Baietz’ kanpainara batu eta bazkide egiteko gonbita luzatzen dietelako».
«Amets Arzallusen hitzek, pertsona hauek urte luzeetako espetxe, erbeste eta deportazioen ondorioz jasan behar izaten duten errealitate gordinaren berri ematen dute. Eta hor dago Harrera, bidelagun, Harrera eta urte guzti hauetan euren babes izan diren ehundaka lagun zeinak orain ere etxeratze bidean solidario izaten jarraitzen duten», gaineratu dute.
Brigade Loco eta Aiora Renteriak euren musika eta ahotsa jartzen dute, «abesti hau Euskal Herriko txoko guztietan indarrez entzuna izan dadin. Elkartasuna geure izaera eta nortasunaren parte izaten jarraitzea behar dugulako, ehunka lagunek euren etxeratzean behar gaituztelako».
Abestian dioten bezala, «ez da erraza falta zaren lekutara itzultzea», harrera leku bat beharrezkoa da, «denak bizitzeko leku bat eraikiaz». Eta horretan ari da Harrera Elkartea. Egindako lanaren adibide batzuk Iker Bizkarguenaga eta Iraitz Mateok idatzitako erreportaje honetan jasotzen dira.

Los sanfermines han terminado: cientos de afectados en el último encierro, el de la villavesa

Uno de los detenidos en Ordizia va a prisión y el otro queda libre

Hamarnaka eragile batu dira Hatortxu Rocken agur festara

Alertan de que Solaria ocupará miles de hectáreas en Araba para centros de datos a hiperescala
