
Beste urtebetez, hamabigarrenez hain zuzen ere, euskal preso eta iheslariak etxeratzearen aldeko itsas martxa egin dute larunbat goiz honetan Plentzian. Nere Zarragak NAIZ Irratiari azaldu zionez, «presoen aldarria hartu» eta egun osoko egitaraua antolatu dute itsasadarrean.
Plentziako Zubi Zurian abitua da egitaraua, 12.00etan ekitaldiarekin eta 12.30etan abiatu dute martxa hondartzara. Urteroko legez martxa gidatu duen ontzian kontzertua izan da, aurtengoan Xabi Solano aritu da trikiti soinuekin giroa alaitzen.
Guztira 120 piragua bikoitzek 30 ontzi partikularrek eta herritarrek egindako bestelako padel edo ontziek egin dute hondartzarainoko martxa, lehorretik «euskal preso iheslari eta deportatuen alde» herritarren mobilizazio jendetsuak laguntzen zien bitartean. Zarragak azaldu zuenez, gero eta parte hartzaile gehiago ditu ekimenak, eta horren erakusgarri da eguerdian egin duten herri bazkaria.
Iaz Palestinarekin elkartasuna adierazi zuten ekimenean bertan, eta larunbat goiza iristerako aldarria jada presente zegoen Plentziako itsasadarrean, Palestinako bandera eta «askatasuna», elkarrekin eskutik doazen bi aldarrien murala egin baitzuten.
Aurtengoan, eguna luzatu dute aldarria jai giroarekin uztartuz, eta arratsaldean zein gauean kontzertuak izango dira: Ostikda elektrotxaranga, Er Duende & Tonians, Toc, Kiliki eta Zipote Recordsen doinuek alaituko dute gaua Astillero plazan.

Repulsa multitudinaria tras la agresión sexual del viernes en sanfermines

Llueve sobre mojado en Rioja Alavesa: «Hay gran desolación y desánimo entre los viticultores»

Los sanfermines han terminado: cientos de afectados en el último encierro, el de la villavesa

Denuncia contra el Ayuntamiento de Donostia por la vía de acceso al chalet de Xabi Alonso
