
Aitor Bizkarra Ruizek irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken aurreko finalaurrekoa. Saio borobila egin du, ganbarako ariketa sendo eta eder batekin bukatuz, eta 664 puntu poltsikoratu ditu. Aitor Etxebarriazarraga Gabiola eta Onintza Enbeita Maguregi ere ederki ibili dira arratsalde osoan. 641,5 eta 632 puntu lortu dituzte, hurrenez hurren. Puntuazio orokorrari begiratuta, finalean kantatuko dute seguru Bizkarrak eta Etxebarriazarragak. Eta atea irekia du Enbeitak ere.
608 punturekin laugarren gelditu den Aissa Intxausti Aburruzak astebetez zain egon beharko du abenduaren 20an Casillan kantatuko duen ala ez jakiteko. Aurreko txapelketan ere azken orduan sartu zen finalera, beraz, ez zaio ezezaguna itxaronaldia.
Puntuetan berdinduta (599,5), bosgarren eta seigarren egin dute Unai Mendiburu Valorrek eta Ibai Amillategi Omaetxebarriak.
Finaleko bertsolari zortzikotea erabakitzeko pilota datorren larunbatean, azaroak 22, Markina-Xemeingo azken finalaurrekoan abestuko duten sei bertsolarien gainean dago orain. Seikote sendoa arituko da kantari: Gorka Pagonabarraga, Imanol Uria, Jone Uria, Oihana Bartra, Txaber Altube eta Xabat Galletebeitia.
Finalaurrekoetako bi bueltetako puntuazioak batuta, puntuazio altuena lortzen duten zortzi bertsolariak sailkatuko dira finalera.
Saio ederra
Bermeoko giroan jende ugari Bilbora Palestina eta Euskal Selekzioaren arteko partidaren bueltako ekitaldietan parte hartzera joana zela igarri arren, Artza frontoian bertso giro polita sortu da eta maila oneko saioa atera da. Sei bertsolariak aritu dira ongi.
Agurretan presente egon da Palestina. Bizkarrak, adibidez, hala kantatu du azken agurrean: «Palestina babesteko nire tresna apurrak/ dira militantzia ta azkenengo agurrak/ alde bueltan desertura sionista lapurrak/ eta Bingen Zupiria lotu zure txakurrak».
Aldarri gehiago ere egon dira agurretan. Hona Enbeitarena: Onintza: «Nahiz ta txapelketak sarri ez gaituen ixten lasai/ gaur disfrutau egin dogu geure bertso, geure epai/ kultura eta euskara eta zuek guztiok ai/ aurrean euki ezkero askoz gehiago ez dot nahi/ proiektu handien kontra borrokan gabiltz oso guai/ Busturialdean kulturak iraun daian garaiz garai (bis)/ ez dogu Guggenheim behar, baina bertsolaritza bai».
Ganbara
Ganbaran, honakoa zuten gaia: «Platera erdizka utzi duzu. Altxatu eta alde egin duzu». Bizkarrarena izan da ariketarik puntuatuena. Aitaren tratu txarrak jasotzen dituen semearen azalean kantatu du ‘Izarren hautsa’ doinuan. Seme zaharrak gazteari eskutik hartu eta «orain negarrik ez, txiki» esaten dionean eszena ikusi ahal izan dugu.
Hona nola bukatu duen Abadiñokoak: «... Aita zertarako gai dan/ ez dut sinesten jada famili zoriontsuen kondairan/ beraz bagoaz kamuflaturik bisera ta gafa raiban/ utzi ditzagun hainbeste maina/ nora joanik ez dugu baina/ joan beharra dugu aidan/ ea zerbait otzen zaidan».

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik
