Eguerdia iristear zela, eguraldi hotza eta goibela egiten zuen Orbaizeta inguruan. Euripean, kotxeak eta oinezkoak arma ola ondoko plazara hurbildu dira. Bertan zegoen oroimenaren biraren autobusa.
Eguraldia aurreikusita, antolatzaileek karpa bat montatu dute ekitaldia egiteko. Zahar, heldu, gazte eta ume, laurehun bat pertsona bertaratu dira. Tarteka, eguzkiak ere presente egon nahi izan du Mikel Zabalzaren omenez egindako ekitaldi hunkigarrian.
12.10etan, atzetik zetorren txistu hots batek bertaratutakoen hots-zurrunbiloa ixildu du. Txistulariarekin batera, Pipirripi dantza taldeko kideak Mikel Zabalzaren argazki handi batekin eszenatokira hurbiildu dira. Argazkia eszenatoki ondoan utzita, dantza egin dute.
Jarraian, eszenatokiaren atzean zegoen pantaila handian bideo bat jarri dute, Jon Arretxek 30. urteurreneko ekitaldian egin zuen hitzartzearekin.
Jose Luis Molinat apaizaren homilia hura
Mikaela Zabalza aurkezleak hitza hartu eta Mikel Zabalzak hain berandu jasotako aitortza ofizialak gogoratu ditu. Jarraian, Eneko Barberena aurkeztu du, hitzartze bizi batean aurten hil den Jose Luis Molinat gogoratu duena.
Molinat Orbaizetako apaiza zen Zabalza hil zutenean, eta hautsak harrotu eta mehatxuak ekarri zizkion homilia egin zuen. Barberenak, une latz hartan homilia hari buruz hitz egin du eta esandako batzuk gogoratu ditu: “Mikel ha sido un roble del Irati, cortado en plena juventud. Pero Mikel sigue vivo, como nuestros robles, que dan semilla al suelo y surgen al tiempo nuevos brotes de vida”.
Gidarien memoria
Barberenaren hitzartzearen ostean, DBuseko langileak oholtzara igo dira. Guillermo Aparicio, Zabalza hil zuten garaian gidaria zena, duela 40 urteko egun haiek nolakoak izan ziren gogoratu du, atxiloketaren goizetik gorpua agertu zen arte, baita gidariak nola antolatu eta mobilizatu ziren, une hartan nola sortu zen autobusaren dinamika, eta bi greba egin zituztela, lehenik, gidariek, eta bigarrenik, greba orokorra Hego Euskal Herria osoan. Apariciok bere hitzartzea arduradunei egindakoa aitortzeko eta barkamena eskatzeko eskatuz amaitu du.
Gidariek hitzartzea amaituta, Patxi eta Ainhoa Bueno bertsolariek bertso bat bota dute, eta Aingura musika taldeak abesti bat jo du.
«Geltoki bat falta zaio ibilbide honi»
Mikel Zabalza Gogoan herri ekimenaren izenean, Eneko Villegasek hartu du hitza. Mikel Zabalzaren memoria bizirik mantendu duten pertsona guztiei eskerrak eman dizkie. «Zuen oihu eta aldarrikapenei esker, egia soziala ‘instituzionala’ ere bihurtu da».
Gidariei ere, 40. urteurrenaren harira antolatu duten Oroimenaren busa dela-eta, eskerrak eman dizkie, eta deia luzatu du autobus biraren amaiera ekitaldirako, abenduaren 14an Donostian. «DBuseko langileek, orain 40 urte bezala, autobusa eramango dute Kotxerasetik Bulebarrera. Horregatik deialdi berezi bat egin nahi diogu Euskal Herriko jendarteari Mikel Zabalzaren memoria islatzen duen autobus horri harrerarik beroena egitera eta azken ekitaldian parte hartzera».
Eta, azkenik, Villegasek, bera ere,torturaren biktima, adierazi du «geltoki bat falta» zaiola «gure ibilbide honi. Egia osoarena. Justiziarena. Erantzukizuna hartzearena». Honela gauzak, auziari lotutako informazioa desklasifikatzea aldarrikatu du. Ezinbestekoa da justizia eta erreparazioari bidea irekitzeko eta zigorgabetasunarekin amaitu ahal izateko». «Que no pongan excusas, que la Guardia Civil y el Gobierno español reconozcan lo que hicieron», eskatu du, gazteleraz, entzun behar dutenek uler dezaten.
Iñigo Iruini aitortza
Jarraian Mikel Zabalzaren arreba den Itziarrek eskertza hitzak izan ditu, bereziki Iñigo Iruinentzat, Mikelen abokatua izan dena. Bere lana goraipatu du, gertaeren ikerketaren berrreraikitzea lortu zuela azpimarratu z. Familiari falta zaion egi judiziala lortzeko lanean jarraitzearen aldeko deia luzatu du. Iruini sorpresa txiki bat eman dio ere, Xabier Morrasen artelan bat oparituz.
Hori eskuetan hartuta, Iruinek familiari eskerrak eman dizkio berarengan jarritako konfiantzarengatik, eta Estatuaren inpunitatea azpimarratu nahi izan du.
Ekitaldia Mikel Zabalzaren oroitarriaren aurrean amaitu da, 13.00ak pasata. Pipirripi dantza taldeko dantzariek aurreskua dantzatu dute, urtero bezala, familiak prestatutako salda beroa egon da bertaratutakoentzat, eta 170 pertsona herri bazkarian gelditu dira.

Josu Urrutikoetxea recibe amenazas en Angelu con un lema de la Guardia Civil

Medios árabes dan por segura la destitución de Imanol Alguacil en el Al-Shabab

Dimite la alcaldesa de Santurtzi «para no perjudicar la imagen del PNV»

Cisma en el Alarde: dimite el general por la reacción machista a la denuncia de la cantinera



