Aretxabaletako merkatarien bideoa klasiko bilakatu da jada. Urtero Gabonen hasiera markatzen du eta arrakasta itzela izan ohi du. Abenduaren 3 honetan estreinatu da aurtengoa. Aurreko urteetan bezala, Kepa Errasti aktore aretxabaletarra du protagonista, Angelines herriko dendari ohiarekin batera. AZ visual media ekoiztetxeak ekoitzi du Aretxabaletako Udalarentzat eta Aretxarte merkatari elkartearentzat. Grabaketa aurrera eramateko ezinbestekoa izan da herriko merkatari eta herritarren laguntza.
Aretxarteko bonoarekin hasten da spota. Bono horrek adierazten du Gabonak gertu daudela. «Amak esaten zuen Gabonetan pixka bat triste jartzen zela garai bateko komertzio txikiak itxita zeudelako: Loretoren drogeria, Juan Ramonen eta Mari Joseren harategia, Puritaren inprenta, Angelinesena...», aipatzen du Errastik, Angelines ondoan duela.
Baina bizirauteko, iragana ahaztu barik, aurrera begiratu beharra zegoela zioen bere amak. Horregatik, egun batean, ez daki zergatik, zutitu eta aurrera begira arineketan hasi zen bideoaren protagonista. Hasieran herriko auzoetatik, Arientzatik, Arkarazotik, Izurietatik, eta baita Kurtzebarri puntatik ere. Eta horrela, besterik barik, poliki-poliki, jendea batzen hasi zen arineketaldira. Herriko paraje ederretan barna ageri dira lasterka, eta denda txikiak agertzen dira bidean.
Epikotasun puntu batekin
Hasieran gutxi batzuk, baina konturatu orduko jende mordoa zeukaten atzean. Eta bukaerarako ehunka herritar batu ziren arineketaldira. «Denak komertzio txikien alde arineketan, aurrera, eta aurrera, eta aurrera!», epikotasun puntu batekin.
«Garai bateko merkatariak pozik egongo lirateke. Gure amak esaten duen moduan: Zaindu deigun geurie», deiarekin bukatzen da spota.

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik
