Baztan-Bidasoako Lanbide Heziketako ikasleek eta irakasleek itxialdia egin dute Elizondoko Lanbide Eskolan, astearteko 16.00etan hasi eta asteazken honetako 8.30ak arte. Ekintza honen bidez salatu dute Nafarroako Hezkuntza Departamentua hartzen ari den neurriek Lanbide Heziketaren kalitatea arriskuan jartzen dutela.
Ikastetxeko irakasle diren Iñigo Gorrotxategik eta Martin Berrizbeitiak adierazi dutenez, «Lanbide Heziketaren kalitatea eta ikasleen hezkuntza prozesua bera kolokan daude Nafarroako Gobernuaren eta Hezkuntza Kontseilariaren azken erabakiekin». Ildo horretan, hiru atzerakada nagusi azpimarratu dituzte: inbertsio falta, ratioen igoera eta praktiken kudeaketa.
Horrenbestez, Gorrotxategiren eta Berrizbeitiaren hitzetan, «Nafarroako egungo egoera legez kanpokoa da, estatuko araudiak talde bakoitzeko tutore bat eta gutxienez ordu bateko lan karga exijitzen baititu».
Hori guztia dela eta, Baztan-Bidasoako Lanbide Heziketako kideek mobilizazioak «intentsifikatzeko» deia egin dute. «Nafarroako Gobernuak eta Hezkuntzako kontseilari jaunak jakin dezatela: Lanbide Heziketaren beharrak aintzat hartu arte, mobilizazioei tinko eutsiko diegula», ohartarazi dute.
Aste honetako mobilizazioak 2024an bizitakoekin lotuta daude, orduan ere Elizondon eta Beran itxialdiak egin baitzituzten Oronozko Lanbide Eskola berriaren obra atzeratzea salatzeko. Orduan ohartarazi zuten eskualdeak premiaz behar zuela Lanbide Heziketarako azpiegitura egokia.

Hallado en Urbasa el esqueleto de un bisonte de hace 4.000 años con una punta de flecha

Idahon (AEB) ikurrina debekatzeko egitasmoa bultzatu dute Trumpen aldekoek

«Torturatu gintuzten, erori ginen, altxa gara, hemen gaude eta borrokan jarraitzen dugu»

«Usaban a Dios para someter a las internas, para meternos miedo»
