
ELA sindikatuak otsailarem 17an Lan Harremanen Kontseiluaren (LHK) Donostiako egoitzan bitzeko deia luzatu die Gipuzkoako Batzar Nagusietako taldeei, negoziazio mahaiko gainontzeko sindikatuekin batera. Dei hori luzatzearekin batera salatu du Gipuzkoako erresidentzien sektoreko negoziazio mahaia duela urtebete baino gehiago osatu arren patronalek ez dutela «inolako proposamenik egin prekarietate egoerari aurre egiteko». Hori dela eta, greba egun gehiago finkatu ditu: otsailaren 26 eta 27an, martxoaren 17an, greba orokorrarekin bat, eta martxoaren 18an, sektorearen hobekuntzak aldarrikatzeko.
ELAk salatu du negoziazios blokeatuta dagoen arren, ez duela bilerarik izan Gipuzkoako Foru Aldundiarekin ez eta aurrekontuen akordioa ahalbidetu zuten EAJ-PSE eta Elkarrekin Podemosekin. «Hain zuzen aurrekontu akordioak jasotzen zuen hitzarmena sustatu eta ordezkaritza sindikalarekin ‘lanpostuak egonkortu eta ratioen hobekuntza’ helburutzat hartuta, ‘behar diren bilera paraleloak’ ezarriko zirela», jakinarazi du sindikatuk.
Zazpi egoitzatan greba mugagabean jarraitzen dutela gogoratu du sindikatuak: Donostiako Txara II (Biharko Gipuzkoa), Villa Sacramento (Domusvi-Mitie) eta La Paz (GSR- Coop.Mondragon); Errenteriako Sagrado Corazon (Eulen), Zumarragako Argixao (Gerozerlan-Matia) eta Zumaiako San Juan (Clece) egoitzako langileek 88 greba egun daramatzate eta Ordiziako San Jose (Zaintzen-Clece) egoitzakoak ere greba mugagabera gehitu ziren urtarrila bukaeran. Gainontzeko egoitza eta eguneko zentroetan berriz, 16 greba egun eginak dituzte.
ELAk salatu du Eider Mendoza diputatu nagusiak grebarako zerbitzu minimoak igotzea eskatu izana, «egoiliarren arreta egokia garrantzitsua» dela argudiatuta. Sindikatuak gogorazi dio zerbitzu minimoak %90 arte izatera igo zituztela jada. «Egoiliarren arreta egokia lortuko da ratioen hobekuntzarekin eta aurrekontuetan jasotako konpromisoei eutsi eta gatazkari iternbidea emateko eskatua luzatuz», adierazi dio.

Josu Urrutikoetxea recibe amenazas en Angelu con un lema de la Guardia Civil

Medios árabes dan por segura la destitución de Imanol Alguacil en el Al-Shabab

Cisma en el Alarde: dimite el general por la reacción machista a la denuncia de la cantinera

Dimite la alcaldesa de Santurtzi «para no perjudicar la imagen del PNV»
