
Super Amara Bera Berak eta Replasa Beti Onakek azkenean jakin dute maiatzaren 8tik 10era Donostiako Illunben jokatuko den Kopako XLVII. ekitaldian zeinen aurka jokatu beharko duten. Hilaren 17an egingo da zozketa 13.00etatik aurrera Donostiako Aquariumean eta bertan muga bakarra izango da: iazko Kopako finalean elkarren aurka jokatu zutelako gipuzkoarrek eta nafarrek, serieburu izatea dagokie eta, beraz, finalean bakarrik jokatuko lukete elkarren aurka.
Honakoak dira Kopako azken fasera sailkatu diren beste sei taldeak: Rocasa Kanaria Handia, Mecalia Atletico Guardes, KH7 BM Granollers, Grafometal La Rioja, Elda Prestigio eta Caja Rural Aula Valladolid. Sei hauetako edozeinen aurka jokatu dezakete euskal taldeek, ez baitu zozketak zentzu honetan inolako muga edo betorik ezartzen.
Rocasak eta Granollersek aise lortu zuten azken fase honetarako txartela. Kanariarrek Lanzarote Zonzamasen aurka 18-23 irabazi zuten eta katalanek, berriz, Lanzarote Arreciferekikoak 25-32 egin zituzten.
Ondotxo partida estuagoa jokatu zuten Valladoliden, non Aulak Valladolisek Porriño 24-22ko emaitzaz gainditu zuen. Sagunton, berriz, azken minutuetan erabaki zuen partida Guardesek, 25-27 irabazteko. Sorpresarik handiena, berriz, Grafometal La Riojak Logroñon eman zuen Malagari 18-17 irabazita. Elda Prestigiok, bestalde, iazko balentria berbera errepikatu zuen Elche berriz ere kanporatuz: 23-22.
Granollersen iaz jokatu zen Kopako azken ekitaldiarekin alderatuta, talde katalanaz gain, Rocasak, Elda Prestigiok eta Guardesek errepikatu dute, Beraz, Aula Valladolid azken fasera itzuliko da, hain zuzen Donostian 2024ko Kopako azpitxapelduna. Grafometal La Riojarentzat, berriz, Malaga gainditu ostean, Kiopan jokatuko duen hirugarren aldiaizango du.
Era berean, kadete mailako zortzi taldeek minikopa delakoa jokatuko dute, ostiralean eta larunbatean Josean Gascan; finala, aldiz, igandean Illunben izango da.
Bidasoa Barçaren aurka Kopan
Larunbatean, berriz, Espainiako Kopako finalerdietan Bidasoa-Irunek Bartzelona izango du aurkari. Teorian bederen, talde katalanari irabaztea ezinezkoa dirudi, baina egia da azken urteetan talde irundarrak Barçari nahikoa buruko min eman dizkiola, nahiz eta azken urteetan gipuzkoarren emaitzarik onena berdinketa bat izan den, garaipenik oraingoz ezin lorturik.
Alabaina, Alex Mozas entrenatzaileak badu federik bere taldearen gaitasunean. «Prest gaude topera lehiatzeko. Hemen geratu diren jokalariek atsedena bikain baliatu dute eta kanpora selekzioekin jokatzen joan direnak ere bikain itzuli dira», azpimarratu du entrenatzaile madrildarrak.
Iñaki Cavero hegalekoaren ustez, berriz, «Barçak guk baino zer galdu askoz gehiago dauka. Gure aldetik, egundoko ilusioa eta motibazioa ditugu Barça gainditu eta Koparen bila joateko ere. Horretarako badakigu xehetasun bakoitza zaindu beharko dugula».

Josu Urrutikoetxea recibe amenazas en Angelu con un lema de la Guardia Civil

Medios árabes dan por segura la destitución de Imanol Alguacil en el Al-Shabab

Cisma en el Alarde: dimite el general por la reacción machista a la denuncia de la cantinera

Dimite la alcaldesa de Santurtzi «para no perjudicar la imagen del PNV»
