
Hizkuntza politikari buruzko irakurketa konpartitu bat egin eta komunitatea artikulatzeko helburuarekin, kidegoa, adituak eta euskararen komunitate osoa barnebilduko dituen prozesua abiatu du EH Bilduk. Gaur bertan hasi eta Aste Santua amaitu bitartean luzatuko da prozesua.
Ostiral goiz honetan Donostian egindako agerraldian azaldu dituzte ekimenaren nondik-norakoak Nerea Kortajarena EH Bilduren Programa idazkariak eta Josu Aztiria Euskararen Normalizaziorako idazkariak. «Euskararena lehen mailako auzi politiko bat da EH Bildurentzat. Euskararen biziberritzean dagozkigun ardurak gure egin eta herri honi hizkuntza politika berri bat eskaintzeko prest gaude», adierazi du Kortajarenak.
EH Bilduren Programa idazkariak azaldu duenez, «Euskararen indarberritze aro berri bat irekitzeko hizkuntza politika berriaren oinarriak ezartzeko» helburua duen prozesua da gaur abian jarritakoa. Gaineratu duenez, euskarak aspaldian bizi duen egoerak eraman du ezker subiranista ekimen hau abian jartzera. Era horretara, euskararen biziberritze prozesuak eta euskarak berak «momentu kritikoa» bizi duela azpimarratu du.
Egoera honen aurrean, «eskala handiko erreakzio bat» beharrezkoa dela uste dute EH Bildun. «Orain arte egiten genituen gauzak egiten jarraitzeak ez du balio eta hizkuntza politika berria behar dugu. Hizkuntza politika berriak behar ditugu», esan du Kortajarenak. «Behar duguna da politika publiko eraldatzaileak, politika hauek trakzionatuko dituzten egitura berriak, berdintasunerako aterpe juridiko berri bat eskala politiko guztietan eta bulkada sozial eta komunitario bat eraikitzea», azaldu du.
Erronka nagusiak
Euskara berdintasunean eta eskubide osoz plaza guztietan bizi dadin, herri-erronka nagusi hauek proposatzen dituela EH Bilduk azaldu du Josu Aztiriak: Euskararen ezagutza eta hizkuntza-gaitasunaren zorua igotzea, gertuko ehun komunitario eta boteregune formaletan euskara nagusi izateko lan egitea, eta «XXI. mendeko Arantzazu teknologiko, komunikatibo eta kultural berri bat eraikitzea».
Aztiriak nabarmendu duenez, «mundu global, teknologiko, azeleratu eta atomizatu honetan, euskara, kultura eta identitate komunitarioa lokailu bihurtu dezakegu, eskuartean ditugun herri erronkei erantzuteko legamia estrategikoa da euskara». Modu horretara, «anbizio handiz» aritzeko deia egin du, euskararen indarberritze-aro berri bat irekitzeko.

Samaa Kadri Kasmi: la mejor nota de Bachillerato en Nafarroa tiene nombre y vocación

Dos chicas de Barakaldo y uno de Balmaseda, entre los fallecidos en la pasarela de Santander

Quinto día de guerra: más ataques a Teherán pero problemas crecientes para EEUU

Ahanzturaren aurkako musika: Martxoaren 3koa gogoratzeko 50 abesti
