
Bi hilabeteko alabari tratu txarrak eman eta hiltzeagatik Paueko Auzitegiak Hendaiako bikote bati espetxe zigorra jarri dio. Aitari 22 urteko espetxe zigorra ezarri dio «ohiko indarkeria delituagatik», eta amari, aldiz, 15 urteko zigorra, «zaintza eta elikadura falta larriagatik».
30 urteko zigorra eskatu zuen Fiskaltzak gurasoentzat, baina epaimahaiak zigorrak 22 eta 15 urtera jaitsi zituen. Epaileek azaldutako ondorioen arabera, aitak indarkeria sistematikoa erabili zuen haurrarekin. Eta ama, arriskuan zegoen adingabeari beharreko zaintza eta elikadura ez emateagatik errudun jo dute, epailearen ustez ez baitzuen «babesa bermatu eta tratu txarren aurrean esku hartu».
2022ko azaroan jaio zen Effie haurra, eta 2023ko urtarrilaren 18an hil zen Bordeleko Pellegrin ospitalean. Epaileen arabera «oso egoera kritikoan» iritsi zen bi hilabeteko haurra bertara: hematoma ugari, hezur haustura asko, eta kalte neurologiko larriak.
Hendaiako etxebizitza batean jazo omen ziren gertakariak 2022ko azaroa eta 2023ko urtarrila bitarte. Epaiketan zehar, gurasoek egun horietan haurrari ateratako argazki eta bideoak erakutsi dituzte, eta bertan ikus zitekeen jasandako tratuaz gain, familia logela txiki eta baldintza osasungaitzetan bizi zela ikusi dela ondorioztatu zuen epaiak.

La «intocable» isla de Kharg puede ser el punto de no retorno en Irán

Mensaje al mundo de EH Bildu desde las Bardenas, contra Trump, la OTAN y las guerras

Desaparecido el exalcalde de Ispaster en la costa de Mendexa

El donostiarra Arkaitz Agote queda en libertad condicional tras 19 años en prisión
