
Tolosako Beotibar pilotalekuak Binakako Txapelketako ligaxka luze honen azken partida jaso du astelehen honetan. Inauterietan murgilduta, harmailek kolore berezi bat eskaini dute jokoan ezer ez zegoen neurketan. Zerbait egotekotan, sailkapeneko azken postuan amaitu duten Peio Etxeberria eta Beñat Rezustaren hirugarren garaipena ikustea zen, baina hau da ez posible izan liderrek oso sendo amaitu dutelako lehen fasea. Hala, Unai Lasok eta Jon Ander Albisuk 22-20 irabazi diete aurkariei.
Ikusten denez, emaitzak, behintzat, lagundu du jai giroan. Pilotazaleek mozorroak prest zituzten Tolosako egun berezi honetarako. Egia da antolatzaileei ez zaiela oso ondo atera partidak programatzearena; izan ere, Laso-Albisuk aspalditik zuten ziurtatuta finalerdietan aritzeko txartela, eta, kontran, Peio Etxeberria-Rezusta aukerarik gabe iristen ziren Tolosara.
Hala ere, partidak emozioa izan du, 768 pilotakada ikusi ahal izan dira eta ordu bete eta 22 minutu iraun du norgehiagokak. Gorriz jantzitako pilotariek 13 tanto egin dituzte eta 10 galdu; eta urdinek, aldiz, 10 tanto egin dituzte eta 9 galdu.
Landa, Mariezkurrena II.aren ordez
Kasualitateak kasualitate, Tolosan aritutako bi bikoteek ez dute play-offa jokatuko. Finalerdietan aritzeko fase hori ostegunean hasiko da, Beotibarren bertan. Altuna III.a-Ezkurdia eta Zabala-Martija arituko dira aurrez aurre. Bikote irabazleak zuzenean lortuko du finalerdietarako txartela; galtzaileak, aldiz, igandean beste aukera bat izango du Arrasaten.
Igandeko partidako aukariak ostiralean irabazle ateratzen diren pilotariak izango dira: Jaka-Iztueta edo Larrazabal-Mariezkurrena II.a. Kasu honetan, neurketa nobedade batekin dator. Izan ere, Unax Landa oiartzuarrak Mariezkurrena II.a odezkatuko du.
Gogoratu behar da Berriozarreko atzelariak ezin izan zuela azken jardunaldia jokatu eskuin eskuan mina duelako. Donostiako Atano III.ean jokaturiko neurketan, Eskirozek ordezkatu zuen nafarra, eta 22-15 galdu zuten Altuna III.a-Ezkurdiaren kontra.
Landak duela oso gutxi egin zuen debuta Lehen Mailan. Urtarrilaren 25ean jokatu zuen lehen partida profesional gisa, eta sekulako erakustaldia eskaini zuen. Unai Amianorekin batera, Bakaikoa-Ugartemendiari irabazi zieten (4-22).

Samaa Kadri Kasmi: la mejor nota de Bachillerato en Nafarroa tiene nombre y vocación

Quinto día de guerra: más ataques a Teherán pero problemas crecientes para EEUU

Dos chicas de Barakaldo y uno de Balmaseda, entre los fallecidos en la pasarela de Santander

Ahanzturaren aurkako musika: Martxoaren 3koa gogoratzeko 50 abesti
