
Athleticen erizaindegia hasi da husten pixkanaka-pixkanaka, batez ere, defentsa-lerroko jokalariak berreskuratzen ari da Ernesto Valverde. Laportek partida osoa jokatu zuen Oviedoren aurka, eta Vivian itzuli da Lezamara. Oraingo honetan, Unai Egiluz (Durango, 2002) gehitu da entrenamendu saiora, eskuin belaunean izan zuen lesio larria gainditu ondoren.
Atzelari durangarrak eskuin belauneko lotailu gurutzatua hautsi zuen joan den uztailaren 30ean, denboraldiaurreko partida batean, Racingen aurka. Egiluz ez ezik, Beñat Pradosek eta Manex Lozanok lesio bera sufritu dute denboraldi honetan zehar.
«Ondo nago, oso pozik prozesua ondo doalako eta prest sentitzen naizelako taldearekin itzultzeko. Luzea izan da, baina pozik nago ondo eraman dudalako eta ahal izan dudan guztia egin dudalako. Ez daukat bueltarako data finkorik, momentuz taldearekin entrenatzen hasiko naiz eta entrenatzaileak %100ean ikusten nauenean, deialdian sar nazala eta berdegunean jar nazala», aitortu du Egiluzek Lezaman egindako prentsaurrekoan.
🤜🤛 Ongi etorri berriro, Unai!
— Athletic Club (@AthleticClub) February 18, 2026
¡Egiluz ya entrena con el resto de sus compañeros!#AthleticClub 🦁 pic.twitter.com/BIICU1yBl7
Erdiko atzelariak Mirandan jokatu zuen aurreko denboraldian, lagata. Guztira, 33 partida jokatu zituen bigarren mailan Alessio Lisciren gidaritzapean, eta defentsa-lerroko liderra bihurtu zen entrenatzaile italiarrarentzat.
Uztailean, Izetarekin batera, itzuli zen Lezamara. PSV Eindhoven taldearen aurka estreinatu zen aurredenboraldian, baina bigarren lagunartekoan apurtu zuen lotailu gurutzatua. Lesioaren prozesuaz eta itzuleraz mintzatu da Egiluz: «Taldearekin berriro entrenatu ahal izatea oso sari potoloa da, hain gaizki ikusten duzulako zeure burua, ezin zarela ohetik altxatu ere egin, berriro joka dezakezula sentitzeak gauzak askoz gehiago baloratzera bultzatzen zaitu».
Neguko merkatuan, talde zuri-gorriak erabaki zuen erdilaria Ligan inskribatzea. Gauzak horrela, sasoiko azken jaurdunaldiko deialdietan sar daiteke Egiluz. Julen Agirrezabalek utzitako '13' zenbakia hartu du durangarrak: «Lezaman hazi naiz ni eta nire ametsa San Mamesen jokatzea da. Beraz, kontratua berritu nuen zalantzarik gabe».
Bitartean, Lezaman hiru jokalari garrantzitsu ez dira azaldu: Berenguer, Nico Williams eta Jauregizar, denak min-hartuta. Bestetik, Selton errekuperazio-lanetan aritu da 19 urtez azpiko espainiar selekzioarekin aritu ostean.

Fallece el corredor de montaña legazpiarra Jokin Uribetxeberria en el monte Korosti

Una trifulca de bar que ha durado 10 años: se cumple la última condena por el ‘caso Altsasu’

Irán advierte de nuevas armas, ataque a «gran escala» en Teherán: lo último de la guerra

Una marcha a El Sadar denuncia las cargas policiales y pide el cese de la delegada del Gobierno
