
Endika Barrenetxea izango da Imanol Ansaren aurkaria, datorren larunbatean, Galarreta pilotalekuan jokatuko duten Masterseko final handian. Hernaniarrak 15-30 irabazi dio larunbat arratsalde honetan Aritz Juaneneari finalerdi modukoa izan den neurketan. Izan ere, lehiako irabazleak, tanto kopurua kontuan hartu gabe, txartela eskuratuko zuen, eta hori erremontista hernaniarra izan da.
Kirol honetan duen eskarmentuaren laguntzaz, pixkanaka aurkaria desesperatu du. Juanenea lehen saketik hasi da gaizki, falta egin baitu lehen jokaldiarekin, baina Barrenetxea IV.ak jokoko alderdi guztiak izan ditu kontrolpean: sakeak –9 egin ditu, nahiz eta beste 3 falta egin–, defentsan oso ondo aritu da eta, gainera, oso adi ikusi zaio tanto bakoitzean erremontista bakoitzak aukeratutako pilotekin.
Galarretak dituen bi markagailuekin ere adi egon da hernaniarra. Izan ere, batek bakarrik zuen partidako tanto kopuru ona, eta momentu batean nahastu bada ere, segituan galdetu die epaileei zein zen ona jakiteko.
Hau guztia gertatu denerako, Barrenetxea IV.a alde polita zuen markagailuan. Sakez asko asmatu du, bai paretara eta bai zabaletik zabalera egindako lehen jokaldiarekin. Honek dudak sortu dizkio aurkariari, zeini desesperazioa ez zaion joan amaiera arte.
Neurketak ez du misterio askorik izan. Barrenetxeak dena zuen kontrolpean, baina lana ere egin behar izan du defentsan. Horren erakusle da, adibidez, 10-25ekoa. Errebotetik zenbait pilota eraman dituzte biek, hernaniarrak korrikaldi batzuk egin ditu eta azkenean, dena bere alde zuela, Juaneneak huts egin du errematean. Bi kirolariek leher eginda amaitu dute tantoa eta Barrenetxea, lurrean etzanda, beteta.
Honek aire pixka bat eman dio Saldiaseko erremontistari, ondoren 5-1eko partziala sinatu baitu. Baina aldea oso handia zen eta huts batzuk ere pilatu ditu amaieran nafarrak. Barrenetxea zuzenean joan da 30. tantoraino eta Ansarekin lehiatuko da final handian.
PARTIDAKO FITXA:
Juanenea: 15
Barrenetxea IV.a: 30
Sakez egindako tantoak: 0 Juaneneak eta 2 falta; eta 9 Barrenetxea IV.ak eta 3 falta. Jokoan egindako tantoak: 6 Juaneneak eta 11 Barrenetxea IV.ak. Galdutakoak: 7 Juaneneak eta 6 Barrenetxea IV.ak. Gertakariak: Giro ona baina sarrera kaxkarra Hernaniko Galarreta pilotalekuan Masterseko bigarren finalista erabakiko zuen partida ikusteko. Lehen sakea gorriarentzat.

Fallece el corredor de montaña legazpiarra Jokin Uribetxeberria en el monte Korosti

Denuncian desatención en una residencia de Bizkaia: una usuaria ha iniciado acciones judiciales

Una trifulca de bar que ha durado 10 años: se cumple la última condena por el ‘caso Altsasu’

Irán advierte de nuevas armas, ataque a «gran escala» en Teherán: lo último de la guerra

