
Binakako Txapelketa Nagusia gori-gori dago eta ikusmina ere handia da igande honetan Etxebarrian eta Asteasun ikusi ahal izan denez. Bi frontoiak goraino beteta zeudela jokatu da gaurko jardunaldi bikoitza, eta bertan Sagardui-Gamindek eta Ibarrola-Erasunek lau onenetan sartzeko urrearen balioa duten garaipenak eskuratu dituzte.
Txapelketa oso orekatua eta lehiatua izaten ari da aurtengo Binakakoa eta azken jardunaldira arte ez dugu jakingo ze lau bikotek jokatuko dituzten aurtengo finalerdiak. Ostiralean Ortuellan eta igandean Igorren uxatuko dituzte zalantza guztiak.
Sagardui-Gaminde kinka larrian heldu dira Etxebarriara eta partida oso gogorra atera behar izan dute aurrera bizirik jarraitzeko. Aldai-Capellanek asko estutu dituzten arren, azkenerako 22-18 gailendu dira. Eskuetako arazoetatik erabat osatuta, Andrea Capellan indartsu itzuli da kantxetara eta gauzak zail ipini dizkie Sagardui-Gaminderi. Hala ere, aurrelari gaztea eta egungo txapelduna gora egiten ari dira nabarmen, gero eta hobe ulertzen dute elkar eta oraindik ez dute azken hitza esan.
Asteasun, Ibarrola-Erasunek azkenerako nahi baino gehiago sufritu dute hirugarren postuan sendotu dituen hirugarren puntua eskuratzeko. Zizurkilgo atzelariak bikotearen zama bizkar gainean hartuta, partida osoa aurretik eman dute eta 21-9 ere aurreratu dira Ruiz de Infante-Mendizabalen aurka. Urdinek, orduan, berpizte bat izan dute eta 21-16 ere gerturatu dira, baina buelta eman ahal izateko desabantaila handiegia pilatua zuten eta azkenerako amore eman behar izan dute.

«Que alguien se apunte y recurra, es gratis»; sabotaje euskaráfobo a una OPE de Errenteria

Fallece el corredor de montaña legazpiarra Jokin Uribetxeberria en el monte Korosti

Denuncian desatención en una residencia de Bizkaia: una usuaria ha iniciado acciones judiciales

Incautados 27 kilos de angula viva en la operación policial llevada a cabo en Usurbil
