NAIZ

«NATOren politika militarista hausteko» eskatu die gobernuei Gerrarik Ez ekimenak

Gerrarik Ez kolektiboak deituta, ostegunean Gasteizen eta ostiralean Iruñean Estatu espainoleko zein Europar Batasuneko alderdi politiko eta gobernuei «NATOk ezarritako politika militarista hausteko» eskatu diete.

Gerrarik Ez kolektiboak Gasteizen deitutako elkarretaratzea.
Gerrarik Ez kolektiboak Gasteizen deitutako elkarretaratzea. (Iñigo Uriz | Foku)

«NATOk ezarritako politika militarista hausteko» eskatu diete Euskal Herriko, Estatu espainoleko zein Europar Batasuneko alderdi politiko eta gobernuei ostegunean Gasteizko Andre Maria Zuriaren Plazan egindako elkarretaratze batean, eta ostiral honetan, Iruñeko Udal Plazan.

Gerrarik Ez kolektiboak deituta, eragile eta instituzio hauek «lehentasuna eman diezaiotela pertsona guztiek bizitza duina izateko duten eskubideari, eta uko egin diezaiotela gizarte-prestazioen murrizketari gastu militarra handitzeko» eskatu dute.

Izan ere, karrera armamentista gelditzeko eta «irtenbide baketsuak» eskatzeko momentua dela uste dute antimilitaristek, bake akordioak «planteamendu utopikoa» ez direlakoan. «Gerra Hotzaren erdian ere, ohiko tropen eta arma nuklearren kopurua mugatzen zuten tratatuak lortu ahal izan ziren», ekarri dute gogora.

Gaineratu dutenez, Gobernu espainolak 2035erako gastu militarra «bikoizteko konpromisoa hartu du». Horrela, joan den abenduaren 31n 13.000 milioiko partida bat onartu zuen, gastu militarra %2,1era igo zuena. Hain zuzen, NATOk 2025erako eskatzen zuena, azaldu dutenez.

Euskal Herrian, Lakuako Gobernuak «Zedarriak enpresa-foroaren militarismoa publikoki babestu» zuela deitoratu dute Horrekin, 2026rako Aurrekontuen Legean armamentu-enpresak funts publikoekin finantzatzeko debekua kendu izana salatu dute.

Nafarroako Gobernuak, bestalde, M. Torresi urrezko domina eman zion unibertsitateek erabilera bikoitzeko enpresak ikertzen eta sustatzen dituzte, adierazi dute elkarretaratzean.