
Martxoaren 3ko urteurrenaren bezperan, EH Bilduk bilera egin du astelehen honetan Irlandatik etorritako ordezkaritza batekin: Sandra Duffy Derry City & Strabane-ko alkate ohiak eta Tony Doherty loody Sunday Trusteko presidenteak osatzen dute. EH Bilduren izenean Pello Otxandiano ezker subiranistaren Gasteizko Legebiltzarreko taldeko burua, Ibon San Saturnino Arabako arduradun politikoa eta Eva Lopez de Arroyabe Arabako bozeramailea izan dira bileran.
«Iruditzen zaigu Bloody Sunday badela erreferentzia bat Martxoaren 3ari begira –aipatu du Otxandianok–. Bertan ere Estatu krimen bat gertatu zen, eta Britainia Handiko Estatuak ikerketa ofizial bat abiatu zuen. Ikerketa ofizial horrek emaitza bat izan zuen, eta emaitza horren ondotik etorri zen erantzukizunak hartzea. Britainiar Estatuak David Cameron lehen ministroaren eskutik hartu zituen erantzukizunak. Onartu zuen Estatu krimen bat izan zela, eta horretan Estatuak izan zuela erantzukizuna».
Hau gogoan hartuta, «Gasteizen egin beharreko erreparazio ariketari dagokionez erreferentzia badela» ziurtatu du Pello Otxandianok. «Martxoak 3 elkarteak aurten 50 urte betetzen dituenean, eskaera argi bat egin du. Zer da falta dena? Justizia egitea falta da. Eta justizia egiteko, Estatuak onartu behar du bere erantzukizuna Martxoak 3ko gertakari horietan. Hori da elkarteak, talde memorialistek, senideek egiten duten eskaera. Hori justiziazko eskaera bat da. EH Bilduk, beraz, bat egiten du eskaera horrekin»
«Hemen urte luzeetan inpunitatea egon da. Agrabio handi bat egin da biktimekiko eta, oro har, Gasteizeko herriarekiko eta langileen mugimenduarekiko. Urrats bat emateko eta justizia egiteko unea bada. EH Bilduren ekarpena, 50 urteurren honetan, hain zuzen ere, da eskaera horrekin bat egitea, babesa adieraztea Martxoak 3 elkarteari, biktimei, talde memorialistei. Babestea eskaera hori justizia egin dadin behin betiko, eta horretarako Estatuak bere erantzukizuna bere gain hartzea», erantsi du Gasteizko Legebiltzarreko eledunak.

Samaa Kadri Kasmi: la mejor nota de Bachillerato en Nafarroa tiene nombre y vocación

Dos chicas de Barakaldo y uno de Balmaseda, entre los fallecidos en la pasarela de Santander

Quinto día de guerra: más ataques a Teherán pero problemas crecientes para EEUU

Ahanzturaren aurkako musika: Martxoaren 3koa gogoratzeko 50 abesti

