
Gipuzkoako Aldundiko Gobernu Kontseiluak Astigarraga Donostiako ospitale eta unibertsitate eremuarekin lotuko duen Lurraldebusen linea berriari oniritzia eman dio astearte honetan.
Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak azaldu duenez, linea ezartzeko abiapuntua da pauso hori. Diputatuak zerbitzu hau jartzeko konpromisoa hartu zuen Mugitu Astigarraga plataformarekin, eta udaberrian bertan egongo da martxan zerbitzu berria, «datozen asteetan».
Dominguezek nabarmendu duenez, Astigarragak populazio hazkunde handia izan du azken urteotan eta, horren ondorioz, Lurraldebuseko lineen erabiltzaileak asko ugaritu dira. Horregatik, udalerriaren konektibitatea hobetzeko eta erabiltzaileen hazkunde horri erantzuteko, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak linea bat jarriko du abian, udalerria ospitaleekin eta Donostiako unibertsitate eremuarekin zuzenean lotuko duena.
«Jakin behar dugu biztanleriaren hazkundeak zerbitzu publikoekiko behar batzuk sortu dituela, eta garraio publikoa ez dago horretatik salbuetsita. Horregatik, uste dugu linea berri honek, Astigarragako konektibitatea nabarmen hobetzeaz gain, aukera emango digula herrian zerbitzua ematen duten lineetan erabiltzaileak hobeto banatzeko, horrela garraio publikoaren erabileraren esperientzia ere hobetuko baita», adierazi du.
Gogoratu duenez, Lurraldebusek 7,2 milioi erabiltzailerekin itxi zuen 2025. urtea Buruntzaldean, eta horrek esan nahi du ia %10eko hazkundea izan zuela aurreko urtearekin alderatuta. Gainera, BU13 linea (Hernani-Astigarraga-Donostia) izan zen erabiliena, 1,1 milioi bidaiarekin (+%9,53).

Fallece el corredor de montaña legazpiarra Jokin Uribetxeberria en el monte Korosti

Irán advierte de nuevas armas, ataque a «gran escala» en Teherán: lo último de la guerra

Una trifulca de bar que ha durado 10 años: se cumple la última condena por el ‘caso Altsasu’

«Tenemos que lograr que las niñas se quieran, se valoren y que hagan lo que quieran»
