
Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako plan pilotu batek ke-detektagailuak jartzea bultzatuko du Busturialdeko eskualdeko 2.450 etxebizitzatan, bertan pertsona zaurgarriak bizi direnean.
Ekimenaren helburua etxebizitzetako suteek eragindako arriskuak murriztea da, eta esperientzia pilotu gisa balioko du, etorkizunean herrialdeko beste eskualde batzuetan ezartzeko aukera aztertze aldera, foru erakundeak ohar bidez jakinarazi duenez.
Etxez Etxeko Arreta Zerbitzuko erabiltzaileen eta/edo familia ingurunean zaintzeko prestazio ekonomikoaren onuradunen etxeetan 1.250 detektagailu jartzea aurreikusten da. Bestalde, bakarrik bizi diren 70 urtetik gorako 620 pertsonaren etxebizitza ere hartuko ditu barne, baita 70 urtetik beherako eta bakarrik bizi diren beste 600 pertsonaren etxebizitza ere.
Detektagailuek 10 urte inguruko bateria dute, eta erraz finkatzen dira sabaira zinta itsaskor baten bidez. Etxez etxeko arreta jasotzen duten pertsonen edo prestazio ekonomikoaren onuradunen kasuan, instalazioa Bizkaiko Foru Aldundiak ordainduko du. 70 urtetik gorakoen kasuan, kanpaina borondatezkoa da Busturialdeko udalentzat, eta haiei dagokie ke-detektagailuak erosi eta instalatzea.
Kanpaina onuradun guztiengana irits dadin, gutun pertsonalizatuak bidaliko dira, kanpainaren helburua azaltzeko, eta informazio hitzaldiak ere antolatuko dira.

Fallece el corredor de montaña legazpiarra Jokin Uribetxeberria en el monte Korosti

Una trifulca de bar que ha durado 10 años: se cumple la última condena por el ‘caso Altsasu’

Irán advierte de nuevas armas, ataque a «gran escala» en Teherán: lo último de la guerra

Samaa Kadri Kasmi: la mejor nota de Bachillerato en Nafarroa tiene nombre y vocación
