«Iruñeko kaletatik, Palestinako zerura», aldarri argia jota doinuan
Sanfermin giroan ohikoa da musika eta kantua, aurtengoan jota berri bat gehituko zaio lagun arteko kantaldiei, Yala Nafarroak sanfermin hauetarako propio zabaldu duen jota izango da hori; sare sozialetan zabaldu du bideo baten bidez. «Iruñeko kaletatik / Palestinako zerura /elkartasuna lehertu da».
Yala Nafarroa arduratu da igande eguerdi honetan Iruñeko sanferminetako txupina botatzeaz. Goizean goiz, sare sozialetan sanferminetarako propio sortu duten jota bat sarereratu dute, orain artean Palestinarekin elkartasunez egindako ekimenen argazkiekin osatutako bideo batean.
Iruñeko kaletatik
— YalaNafarroa (@yala_nafarroa) July 6, 2025
Palestinako zerura
Iruñeko kaletatik
elkartasuna lehertu da
oihu bat milaka zapik
oihu bat milaka zapik
Palestinako zerura
Hitzak: Jon Maia
Ahotsa: Viki López eta Garazi Garcia pic.twitter.com/nZFBePp9D0
Jon Maia bertsoalria arduratu da hitzak jartzeaz eta Viki Lopez eta Garazi Garciak jarri diote ahotsa jota hunkigarriari: «Iruñeko kaletatik/ Palestinako zerura/ Iruñeko kaletatik/ elkartasuna lehertu da/ oihu bat milaka zapik/ oihu bat milaka zapik/ Palestinako zerura».
Igande honetako eguerdiko 12.00etan argia zen Iruñeko Udaletxe pareko plazako aldarria: «Stop genozide. Free Palestine» oihu egin dute Yala Nafarroako kideek, Iruñetik mundura zabaltzeko asmoz. Plazan zein inguruko balkoietan ere Palestinako banderek hartu dute presentzia. Hiriburuzagiko hainbat txokotan indarra hartu duen aldarria izan da sanfermin hasiera honetan.