[IKUS-ENTZUNEZKOA] Gaur egungo Euskal Herria, Txiki eta Otaegiren begiradan irudikatua
Azpeitian astelehenean abiatu zen erakusketarekin batera ikus-entzunezko lan hau osatu dute Olaso Dorreak eta Iratzar fundazioek, hausnarketarako sortua: Txikik eta Otaegik egungo Euskal Herria nola ikusiko zuten irudikatu dute.
NAIZ
Duela 50 urte fusilatutako Txikik eta Otaegik gaur egungo Azpeitiari eta gaur egungo Zarautzi begiratzen diote Iratzar eta Olaso Dorrea fundazioek elkarlanean sortutako ikus-entzunezko lan honetan. Off ahots baten bidez berpiztu eta Euskal Herria nola ikusten duten kontatzen digute. NAIZen bidez ikus daiteke primizian.