"Osakidetzakoei axola ei die euskarak, baina oraindik zaila da arreta euskaraz jasotzea"

'Apaizen gela. Sala de curas' izeneko kartelaren argazkia jaso zuen Leire Narbaizak watxapez, eta Twitterren jartzea erabaki zuen. Osakidetzako benetako kartela zirudien, nahiz eta sare sozialetan zenbaitek zalantza egin zuten ez ote zen iruzurra izango.

Loading player...
|2016/11/17 12:15
Leirenarbaiza
narbaiza

Eta ordu batzuetara, Jon Darpon osasun sailburuak erantzun zion Narbaizari aipaturiko argazkia gezurrezkoa zela esanda. Bai, norbaitek ziria sartzeko baliatu zuen argazki hori, baina kezkatzekoa ez ote da egia izan zitekeela pentsatzea? Narbaizak uste du ohituegi gaudela erdaretatik itzulitako akastun esaldietara. Horrez gain, Osakidetzan euskarari eskaintzen zaion arreta mugatuaz kezka agertu du, kartelaren gora-behera gertatu eta gutxira, bete beharreko Osakidetzako inprimaki elebidun baten euskarazko bertsioan ere akatsak ikusi baitzituen.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK