Nerea Segura
Glutenarekiko intolerantziak

Glutenarekiko intolerantziarik ez baduzu, «glutenik gabe jateak osasunerako onurarik ez dakar»; biztanleriaren % 2k arrazoi medikoak ditu hartarako, baina % 10ek gomendio hauek jarraitzen ditu.

Loading player...
2017/03/24

Urteak daramat dieta honen ondorioak ohartaraziz: glutenik gabeko dieta ez du balio pisua jaisteko, ez behintzat era osasuntsuan. Eta azkenik, zientziak arrazoia eman dit: ez du inongo zentzurik.

Harvard Unibertsitateko Elikadura Departamentuak dioenez, glutenarekiko dieta baxuak diabetesa tipo 2-ren arriskua handitu ditzake. Dietak ale anitz erretiratzea dakar: garia, zekalea, garagarra, malta eta oloa kontrolatzea; beraz, zuntza, burdina eta B taldeko bitaminak kontsumitzeari utziko zenioke. Hauek beste zereal edo pseudozereal batzuekin ordezka daitezke: amaranto, artatxiki, basartoa, gari sarrazenoa, kinoa, teff… erabilita, baina errealitatea beste bat da. Normalean artoa, arroza eta patatak erabiltzen dira ordezkari; ta listo! Azken hauek merkeagoak dira, finduagoak eta esandako elikagarri gabeak. Ordezkatzera jarritak, ez dut nahi “gabe” ogi edo pastaz hitz egitea. Egia esanda, azukrea-“kin”, grasa asetu-“ekin” eta ordainezin salneurri-“kin” direlako.

Berriaren gakoa, dirudienez, zuntzan du oinarri. Diabetesa tipo 2 eta beste gaixotasun kronikoen alderdi babeslea da: asetasuna handitzen du, azukre- eta kolesterol-xugapena gutxitzen ditu eta birla-fekalaren bidea bizkortzen du. Beraz, glutenarekiko intolerantzia edo jasanezintasunik ez baduzu, zure erabakia berriz pentsatu beharko zenuke.

Eta zeliakoa bazara? Elikadura ere berriz aztertu beharko zenuke. Armairuko elikagai bereziak ikuskatu: ogia, pasta, okintza- eta gozogintza-irinak, gailetak… zenbat osagai dituzte? —homologo produktuekin alderatuzazu—; zenbateko azukrea dute?, koipe aserik? —beharbada, palmondo-gantza—; zuntzik al dute? —mesedez, kanabera-azukreak ez hartu integral-elikagaitzat—.

Ez dakit nori lapurtu diodan esaldia, baina… «Ez da hain garrantzitsua zenbat jaten duzun, baizik eta jaten duzuneko zenbatekoa ez den janaria». “Gabe” merkatuan (azukerik gabe, koiperik gabe, glutenik gabe, laktosarik gabe…) gu zerbait saltzeko hitz-jokoak darabilte osasungarri ikusi ditzagun, hots, ez direnak. Zeliakoa bazara, eta beste gaixotasunik ez baduzu, ez dituzu gehigarririk behar.

Zeliako-elkarte, botika-enpresa edota elikagai-enpresetatik jasotako gehigarri-gomendioetaz kokoteraino nago. Euskal Unibertsitate Publikoan egindako ikerketak diotenez: «Zeliakoek gehitutako azukre, koipe eta proteina gehiago kontsumitzen dituzte, oro har». Hala ere, elkarteak gomendatzen dit “abelgorri-haragi proteinetako” gehigarri bat hartzea. Noiztik du haragiak glutena?, noiztik gomendatu beharra dago haragi gorriko kontsumoa handitzea? Ez al da ba hau, OME-k minbizi sortzaile litekeela esandakoa?

Zeliakoa izanda edo ez: lehentasuna eman begetal-jatorriko elikagaiei, fresko eta sasoikoei; etiketak ondo irakurri; aztertu nondik datozen zure elikagaiak… zure osasunak eskertuko dizu. Ta #GlutenFree dietak, behar ez dutenen artean, moda igarokorra izatea espero dut!

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK