Josu Labaka
Josu_labaka
“Osasun arretaren gaiari oinarritik heldu eta benetako konponbidea bilatu behar da”

Aste honetan, prentsaurrean agerraldia egin dugu UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, Hizkuntza Eskubideen Behatokiak eta Osasungintza Euskalduntzeko Erakundeak.

Loading player...
2017/09/22

Josu Labaka UEMAko lehendakariak azaldu duenez, kezkatuta baitaude osasun etxeetan euskaraz aritu nahi duten herritarrek dituzten oztopoekin. Hala, gogorarazi du administrazioari herritarren eskubideak bermatzea dagokiola, eta horretarako bitartekoak jartzea. Areago, hori guztia bideratzeko euskara plan bat onartuta duenean erakunde publikoren batek, Osakidetzaren kasuan bezala.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK