«Pasapalabra feminista»

Miren Artetxek dotore erantzun zion Uxue Alberdik Elgoibarko bertso saioan ipinitako ariketari.

NAIZ|2018/01/04 08:32
Loading player...

Atik Zra, abezedarioko hizki guztiak erabiliz, pasapalabra feminista dotore osatu zuen Miren Artetxek Elgoibarko Eguberrietako bertso-jaialdian.

Lepo betetako Olaizaga kiroldegian, Uxue Alberdi gai jartzaileak kopla erdia kantatuz asmatu beharreko hitzaren definizioa aletuz joan zen. Bueltan, ostera, kopla osatuz, Artetxek hitza asmatu behar zuen.

Artetxek Andoni Egaña aukeratu zuen errebotean laguntzeko, haatik ez zuen apenas bere laguntza behar izan; izan ere oholtzan ederki erakutsi eta onartu zuen bezala, puntako «feminazia» da Artetxe.

Artetxe eta Egañarekin batera, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Igor Elorza izan ziren Elgoibarko  bertso saioan.

Bertsoa.eus web orrialdean aurkitu dugu Elgoibarko Eguberrietako bertso-jaialdiko irudi eta bideoak.