Euskal Herria ikusteko bederatzi modu

Twitterreko erabiltzaile batek Euskal Herria ikusteko 9 modu proposatu ditu sarean eta arrakasta izan du gure lurraldearen ikuskera berezi hauek.

NAIZ|2018/01/08 09:52

Euskal Herria ikusteko bederatzi modu proposatu ditu Twitterreko @JIztueta erabiltzaileak.

Klima lehorra eta hezearen artean banatzen du batean gure lurraldea, Gipuzkoako ipar ekialdea «Mordor» gisa kokatuz. Beste batean Benito Lertxundik abestiren bat eskainitako leku eta zonaldeak ikusi daitezke, bai eta etorkizuneko abestien jomugak izan daitezkeenak ere. Errepideei ere erreparatzen die mapa batek eta doako bideak eta «lapurretak» ezagutu daitezke  edota «giri, erromes eta domingeroen» banaketa grafikoa. Bilbo, Bilbo handia, Bilbo Erraldoia eta etorkizuneko Bilbo ikusgai dira hurrengoan, bai eta Xiberutarren eta Manexen arteko banaketa.

Mapek zeresana izan dute sarean izan ere, 548 erabiltzailek bertxiotu eta 654 erabiltzaileri gustatu zaie luzatutako mapen proposamena. Eztabaida ere ekarri du, bai eta beste hainbat bertsio ere.

Katalanek ere euren ekarpena egin diote eztabaidari:

HERRI INFORMAZIOA