NAIZ

Martin Berasateguiren ahozapi bat jaki batekin nahastu eta irensten saiatu zirenekoa

Ingalaterran aktore ezaguna den Tracy-Ann Obermanen bikotekidea izan zen ahozapia jaki batekin nahastu eta hura irensten ahalegindu zena. Eurek zabaldu dute sareetan jatetxean gertatutakoa.

Tracy-Ann Oberman aktoreak Twitterren zabaldutako irudiak.
Tracy-Ann Oberman aktoreak Twitterren zabaldutako irudiak.

Jaki berriak dastatzeko grinaz hurbiltzen dira Martin Berasategui sukaldariaren bezeroak. Mahaiaren bueltan ipintzen zuten guzti guztia irensteko bokazioz joan zen Tracy-Ann Oberman aktore ingelesaren bikotekidea eta hala egin zuen; izan ere, eder eta dotore mahaia apaintzen zuen ahozapia ere irensten ahalegindu zen.

Ingalaterran ezagun diren zenbait telesailetako aktorea den Tracy-Ann Obermanek berak umorez zabaldu zuen Twitterren bere bikotearen esperientzia gastronomikoa. «Hauxe da Michelin izar bat, bi edo hiru batzen direnean gertatzen dena», dio txioan plateren dekorazioari erreparatzen dioten bi irudi gehituta.

Joan den urtarrilaren 3an izan ziren gure artean afaltzen,–en dakigu zehazki Martin Berasateguiren zein jatetxean– eta jatetxeko dekorazioa kritikatu arren, janaria gustukoa izan zuela baieztatu zuen aktoreak.