Euskal Eskola Publikoaren aldeko deia, abian den matrikulazio garaian

Euskal Eskola Publikoan matrikulatzeko deia egin dute Arabako hainbat pertsona ezagunek

NAIZ|2018/01/29 11:20
Loading player...

2018-2019 ikasturteko matrikula garai betean gaude, izena emateko epea atzo hasi eta otsailaren 9ra izango  da eta ‘Egin Publikoaren Alde’ lemapean Euskal Eskola Publikoan matrikulatzeko deia egin du Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Gasteizko Plataformak.

Arabako aurpegi ezagun asko ikusi daitezke sare sozialetan zabaldutako bideoan. Tartean dira Toti Martinez de Lezea idazlea, Eneko eta Iker Pou eskalatzaileak, Unax Ugalde aktorea, Gasteizko suhiltzaileak, Iñaki Betagarri, Gasteizko irakasle eta ikasleak, Evaristo edota Laura Saez eta Nagore Martin palistak.

Kanpainara batu zaizkien norbanako hauen iritziz, «gure gizartearen oraina eta etorkizuna inoiz baino gehiago dago jokoan dago» eta hura ziurtatzeko Euskal eskola publikoaren parte izatera gonbidatu nahi dituzte herritarrak.

HERRI INFORMAZIOA