NAIZ

Txaranga doinuek ere badakite ez ezetz dela

Abiatzear diren inauterien atarian «Tolosak, ezetz!» kanpainari bultzada eman dio Tolosako Udalak, datozenak eraso sexistarik gabeko jaiak izan daitezen.

Sare sozialetara ere heldu da kanpaina ‘Tolosako Iñauterietan, izan berdinzale!’ spotarekin. Bertan, Tolosako musika banda, Harituz Bertsozale Taldea eta Amaia Agirre bertsolaria ageri dira.