NAIZ

Zuberoako Balet beltza

Xiberoko Kautere Balet taldeak eta Sinfoniak joan den ostiralean Urdiñarben eskainitako emanaldia da honakoa. Xiberoko Botza Irratiak partekatu du Facebooken musika, antzerkia eta dantza nahasten dituen emankizuna.

Maskarada eta pastoraletan lortutako eskarmentua oholtzan aritzeko baliatzea erabakita sortu zuten Kautere balet taldea orain bost urte. Zortzi dantzari dira, denak gizonezkoak, eta aurpegiak belztuta eta arropa bitxiz agertzen dira eszenatokian.

 Dantza tradizionalari forma berriak ematen ahal zaizkiola frogatzen dute emankizun bakoitzean