NAIZ

‘Black is beltza’, ANIMAC animaziozko festibalean


Gaur iluntzean, Lleidan ospatzear den ANIMAC animaziozko festibalean ‘Black is beltza’ filma aurkeztuko du Fermin Muguruzak. Joan den irailean Berlinen, Berlinaleren egunetan, animaziozko pelikularen teaser-a aurkeztu zuen.

Gaurko agerraldian, ‘Black is beltza’ egitasmo artistikoaren difusio modu ezberdinak aurkeztuko ditu Muguruzak. Bilbo eta Bartzelonako erakusketen edo komikiaren nondik norakoak aurkeztuko ditu, bai eta Donostia Zinemaldian aurten estreinatuko den filma. Zehazki, azken honen sorkuntza lana aletzen saiatuko da, bertako aktoreen, musika bandaren detaileak eskainiz.

Berlinen ospatu zen ekitaldiaren bideo-laburpena da ikusgai dagoena