Samina eta amorrua sarean, Reyren heriotzaren aurrean

Xabier Rey Urmeneta euskal presoaren heriotzak sareak aztoratu ditu. Iluntzean ezagutu zen iruindarraren heriotzaren albistea eta segundo gutxitan sare sozialak amorru eta dolumin mezuz bete ziren.

NAIZ+|2018/03/07 08:18
Kalera-puerto
Kalera Kalerak Puertoko espetxera egindako martxa. (Marisol RAMÍREZ/ARGAZKI PRESS)

Xabier Rey Urmeneta euskal presoa hilik agertu zen atzo, preso zuten Cadizeko Puerto III espetxeko bere ziegan. Bere sorterria den Iruñeko Donibane auzotik 1.050 kilometrotara zendu da. Senideekiko distantziaz gainera, Amaia Izko abokatuak Puerto III espetxean ezartzen diren bizi baldintza gogorrak salatu ditu ere heriotzaren osteko lehen adierazpenetan.

28 urte zituela atxilotu zuten Rey, 2008ko urrian, eta polizien esku inkomunikatuta zegoen aldian torturak jasan izana salatu zuen. Ordutik espetxean aurkitzen zen. 2010ean epaitu eta 2011ko martxoan, 26 urteko kartzela zigorra ezarri zioten.

Arratsaldeko azken orduan ezagutu zen bere heriotzaren berri eta albistea ezagutu bezain pronto, EH Bilduk, Sortuk, Sarek, Etxeratek Ernaik eta beste zenbait elkarte eta erakundek mezuak igorri zituzten sare sozialetara, euskal presoaren heriotza deitoratzeko.

Herritarrek ere sareak erabili zituzten mina askatzeko.

Dispertsioa eta pairatzen zituen bizi baldintza gogorrak salatu dituzte askok.

Albisteak zenbait komunikabideetan izandako oihartzun eskasa ere nabarmendu dute Twiiterren.

Amorruak mobilizazioei bide eman zien. Lehena atzo bertan, Reyren sorlekua den Iruñeko Donibane auzoan. Gaueko 22.00tan asanblada antolatu zuten bizilagunek gertatutako eskutik eskura azaltzeko.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK
HERRI INFORMAZIOA