NAIZ+

Hizkuntza bakarraren mugak, agerian

Thinkstock.
Thinkstock.

Euskal hiztunak diren umeen gurasoek maiz entzun behar izan dituzte halakoak. Euskaraz ez dakiten pediatrekin elkar ulertzeko ahaleginetan, tabernetan edota komertziotan eskatzerako orduan edota kalean ere. Wasappez bueltaka dabilen mezua jaso du TwitterrenAmaia Urtzelaik.

Halako egoera bizi izan zuen iaz Igor Elortza bertsolariak bere hiru urteko alabak buruan hartutako kolpea artatzerako orduan. Durangoko larrialdi zerbitzura eraman zuen neskatoa eta ebakia sendatu behar zion medikuak, euskaraz ez zekienez, «¿Esta niña sólo sabe euskera? Pues tenemos un problema», bota zuen gaztelera hutsean.

Sareetan salatu zuen egoera Elortzak eta kalapita eragin zuen.